Maiatzak 3, larunbata. 03:00 am. Dabadaba gautxorien parada da eta jabeek “sarrerarik ez dago” dioen kartela jarri behar izan dute. Bitartean, backstage-an, denetarako erabiltzen den Mundaiz 8 alboko aretoan, Mujeres garaje musika tadeko kidea eta Antonna, Los Punsetes-eko gitarra jolea, Dabadabako kide den Álex López Allende-rekin ari dira hizketan aretoko ontasunen inguruan. Dabadaba ia hirigunean dago, eta haren espazio zabala, estetika arin baina zaindua, terrazak sortzen duen deskonjestioa eta hautu musikala -gaur Teenage Caveman-ek pintxatzen du: rock and roll-aren txanda da-, dena da musikarien gustukoa. Mujeres, gainera, harrituta gelditu da publikoak azaldu duen jarrera beroarekin, 200 pertsona bildu dira eta hasieratik amaiera ibili dira dantzan gelditu gabe.
“Hemengo jendea hotz xamarra dela esan ziguten, baina ke ba! guztiz kontrakoa”. dio Yago Alcover Mujeres taldeko abeslari eta gitarra joleak (goiko argazkietan ikusgai). Bai eta ez. Dabadabak eszenatoki baju eta epela du, egurrezko paleez inguratua, eta horrek jendea taldearengana hurbil dadin eragiten du, normalean euskaldunok lotsaren eraginez hartzen ditugun 2 edo 3 metroko distantziarekin apurtuz. Beharbada, aretoak azaltzen dituen ezaugarriek -lokal zabal, moderno eta Donostiak oihu biziz eskatzen zuena– inkontzienteki bada ere, lortu dute Donostiarrek bizitzen zuten gau apala esnatzea.
Martxoko azken asteburuan ateak ireki zituenetik, eta Hemingway parafraseatuz, Donostia festa bat da. Ezin saihestuko erreferentzia da bertan kopa bat hartu, dantzatu edo, besterik gabe, musika ona entzuteko. Baina beharbada, arrakastaren gakoetako bat, ondo pasatzeko gogoak dituen jendea biltzea lortu izanarena da. 25 urtetatik 40 urtetara bitarteko perfil ezberdineko jendea biltzen da bertan, eta ororen gainetik maite dute musika. Honen ondorio zuzena: gauak ezin dira aurrez planeatu. Edozer gerta daiteke. Eta Dabadaban gertatzen da: inprobisatutako kongak, dantza eroak, dj bikainak, futbolin partidak, alaitasuna, interakzio errepikaria, sorpresak, espero gabeko enkontruak…
Gauetako magia leku honen jabe egin denaren sentsazioa daukat.
Normalean, kontzertu baten konpainia duten jaialdiek girotzen dute gaua, eta gauza normala da hau hilabete honetan 11 kontzertu bilduko dituen aretoa izanik. Hiru kontzertu egunean, eta Sean Nicholas Savage, Shannon & The Clams edo Juanita y los feos madrildarrak izango dira, besteak beste, hilabete honetan gozatu ahal izango ditugun taldeak. Kontzertuak asteburuetan badira, dj batek ematen dio jarraipena gauari: larunbat honetan, adibidez, Joe Crepúsculo & Alacrán-en ustekabeko showari dj Tangak emango dio jarraipena punk-rock, rock and roll eta garaje doinuak pintxatuz. Beste parranda gau bat ziurtatuta dago.
Egunean zehar ere, badu bere puntua. Eguna eguzkitsua bada, arratsalderako plan ezin hobea da terrazan dauden butaka komodoetan eseri eta laranja zuku naturala edatea. Egunean zeharreko ohiko bezeroak Lacunza-ko, alboan dagoen akademiako, ikasle atzerritarrak dira. Ostiraletan mojitoak prestatzen dituzte terrazan, eta Egia auzoko pintxo pote eguna dela aprobetxatuz, razioren bat zerbitzatu ohi dute kontsumizioarekin batera (azkenekoa, hummus-a izan zen). Zanaoria pastela zoragarria bada ere, karta gozo gehiagoz bete beharra dute, reposteriaz eta plater gaziren batez.
Gill Scott-Heron-ek kantatu zuen iraultza inoiz ez zela telebistan azalduko. Goizaldean gertatzen diren iraultza txikiek aldiz, Youtuben dituzte eskegita haien bideoak.
Ez dago komentariorik