• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
hondarribia-calle-san-pedro
Pintxo 0

LUXUZKO PINTXO-POTEA HONDARRIBIAN

Redacción @kulturaldia · 06/06/2014

Landutako pintxoak, kristalezko basoak, giro ona eta gure herri berezienetako baten distira. Luxuzko pintxo-potea Hondarribian.

Jakina da Hondarribiak urte asko daramatzala Euskal Herriko pintxoen gailurrean. Marina arrantzaleen auzoko San Pedro kalean erreferentziazko tenplu gastronomikoak biltzen dira (Gran Sol, Enbata) eta ezbairik gabe, turistek galtzen ez duten bisita da. Baina kostako herri polit honetan –eta Gipuzkoako politena, agian?- beharrezkoa litzateke ostegunetako pintxo-potearen erreklamazioa egitea; esperientzia ezin hobea bizi izan genuen Kulturaldiako bi kidek atzokoan. Luxuzko pintxo-potea.

Goazen Marinara

Hondarribiakoa da ziur aski, bizitza sozialik ez duen Alde Zaharra –hesi batez inguratuta, oso zaindua- gutxienetako bat.  Marinako San Pedro kalea da herriko biziena. Auzune horretara joan ziren arrantzaleak eta haien familiak bizitzera. Alde Zaharrak -beste herrietako jendeen bilgune izanagatik- inoiz ez du batasun sentimendu hori izan, ezta festarako girorik ere.  Hondarribian zerbait ospatzen bada, ezinbestekoa da San Pedro kalea.

Asfaltatzeko tramu txiki bat gelditzen bada ere, ia amaiturik daude kalea peatonalizatzeko egin diren obrak. Atzoko arrats-gau partean, 25 gradu, jendea alai zebilen bertatik. Guk 20:30 ekin genion gureari hondartzatik gertuen dagoen puntatik.

Aholkua: goiz joan

Bi ordutan egindako ibilbidean, ondorio bat atera genuen: hobe da frantsesen ordutegia jarraituz bertaratzea, arratsaldeko 7ak aldera. Taberna batzuetan (Txantxangorrin, esaterako) ia ez da pintxorik gelditzen gaueko 9tarako. Turistak ikus daitezke –batez ere mugaz beste aldekoak- afaltzen, goiz, eta beharbada hura izan daiteke ordutegiaren berregokitzea azaltzen duen faktorea.

Ondorioa: lau tabernetara sartzeko aukera izan dugu bakarrik. Hurrengorako, ondo ikasi dugu egin beharra. Kontutan hartzeko beste xehetasun bat: pintxo-potea ez da lokal guztietan egiten. Gehienak, San Pedro kalearen hasiera eta amaieran daude. Prezioa 2 eurokoa da (pintxoa +kontsumizioa) eta kasu guztietan, edalontzia kristalezkoa da. Plastikorik ez, Groseko pintxo-pote jendetsuan ikus daitekeen moduan.

Tabernak eta pintxoak

Itsaspe (San Pedro kalea, 40): masai-mamia

itsaspe

Kolore zuria da taberna barru eta kanpoan nagusi, eta une batez mediterraneo inguruko taska batean gaudela dirudi. Kanpoan, estalitako terraza bat dago, txukuna, eta barneko gunea zabala da. Aukera asko dago hautatzeko, baina gehiengoak hartu duena hartu dugu guk ere: masail-mamia saltsan. Zerbitzariak, ibilbideko gazteenak, ogiaz ahaztu dira. Barran jan dugu. Melendiren antza duen zerbitzari bat dago bertan, eta industria diskografikoaren egoera kaxkarraz mintzatu gara. Haragia, zaporetsua. 9

carrillera-hondarribia-pintxo

Ardoka Taberna (San Pedro, 32)

Zerbitzari bakarra dago barran bildu den jende guztia zerbitzatzeko. Zerbitzarien Fernando Alonso-a dela esan diogu, eta bezeroak atenditzeko duen azkartasun beraz erantzun digu: “hori bera da nire emazteak esaten didana”. Espektakulu hutsa da bera lanean ikustea. Pintxo bakarra eskaini digute, baina izen esanguratsua du: “oilasko hegala + inspirazioa”. Inspirazioa: patata purea eta bi ketchup tanta. Baina egia esan, oso ondo doaz oilaskoarekin. 8

 

alita-de-pollo-hondarribia

Enbata Taberna (Zuloaga,5 / San Pedro)

2 kaletatik sar gaitezke hara (Zuloaga eta San Pedro), eta hau nabaria da kutxa irarlean. Zuriz eta urdinez dute taberna margotuta, dotore, une batez hemen ere pintxo-potea egiten ote duten dudatu dugu. Arrautza gogorra bexamel eta izkira tortitadun kroketa eskaini digute. Beharrezko egin zaigu Cadizeko kantaorea testuinguru euskaldunean kokatzea. Zurito oparoak. 8

Croqueta
Croqueta
Camarón
Camarón

 

Ignacio taberna (San Pedro, 20)

Betiko tabernetako bat da hau; betiko pintxoak barran, eta eskola zaharreko zerbitzariak. Horietako bat, -Alderdi Eguneko mitin-mantel antzadun koadrozko alkandora soinean- bezeroengana ohiko txistuz zuzendu zatzaie “Ehhh!”. Naturaltasun osoz egin du, eta atsegin suertatu da. Buelta ugari eman dugu kalean zehar, pintxoak ia amaitu baitira, eta hemen ere antzerako zerbait gertatzen da. Tortilla pintxoa ona da, baina mamitsuagoa egon zitekeen. Hegaluzea, mahonesa eta arrautza dituenak ez du misterio handirik, baina ederra dago.7

Ensaladilla
Ensaladilla
Tortilla
Tortilla

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • zumardi-kulturaldia Pintxo

    ZUMARDI: `ZENTROAN TABERNA BAT? EZTA PENTSATU ERE´

  • Puerto_de_San_Sebastián_ Pintxo

    PORTUKO JATETXEAK: NOT ONLY GUIRIS

  • feria-abril Pintxo

    GOURMET DONOSTIARRA ‘FERIA DE ABRIL’-EN

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo