• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
paseo-concha-donostia
Auskalo 0

DONOSTIAN DENA DA ‘SIN MÁS’

Jon Pagola @jonpagola · 01/07/2014

“Sin mas” da esaldi polisemiko nagusien artean, nagusiena. Txikle bat bezain elastikoa. Geurea.

sin-más

Euskal Herritik ateratzean gertatzen den fenomenoa da, eta orduan ohartzen zara solaskideak egingo dizun ohiko galdera dela: “Sin más? Zergatik diozu sin más? Badira hizkuntzan sustrai sakonak dituzten esapideak; batzuk urteek aurrera egin ahala garatzen dira, beste batzuk, ordea, galdu. Duela urte batzuk antzerako zerbait idatz nezakeen “en plan” esapidearekin, baina zorionez, galzorian dago. “En plan”-ek nerabe askoren gogamena pobretu zuen mugikorrak eta chat-ak iritsi baino askoz ere lehenago. Izan ere, garai haietan ez ginen gazteak, “en plan” esapidearekin parrafo luzeak betetzen zituzten ume batzuk baizik.

Zinetik -6 euro ordainduta pantaila handi batean film bat eta batzuetan bertsio originalean-  ikusteko aukera ematen duen aretoa,  irtetean lagun batekin izandako solasa horrelakoa izan ohi zen:

– Gustatu al zaizu filma?

– Beno, akziokoa izan da, ezta? Bazituen drama puntuak ere, en plan paranoia modukoa ez? Tyler pertsonaia atera eta en plan gauza arraroak gertatzen direnean eta…

– Eta banda sonora, en plan… Pixies ezta? Itzela.

club-de-la-lucha

Gaur egun, “Club de la lucha” filmaren inguruko solas hau ez litzateke berdin gauzatuko. Duela hilabete batzuk 20 urteko nire anaiak “El Padrino” trilogia ikusi zuen, jarraian, hirugarrena Trueba zinemetako aretoan. Liluraturik irten ginen bertatik, edo hori uste nuen nik; emozionatuak utzi gintuen maisu lan baten azkenak.

– Buff, sinestezina, ezta?

– Ondo egon da.

– Nola, “ondo”?

-Sin más.

el-padrino-3

Bertan amaitu zen hizketaldia. Beste edozein tokitan, nire anaiari “El Padrino III” gustatu ez zaiolako ustea izango lukete, baina, kontrakoa. Gustatu zaio. Asko. “Ondo dagoela” azpimarratu du, gainera. Hemendik (Donostia, Gipuzkoa, eta beharbada Euskal Herria) kanpokoentzat, eta bereziki Donostian dauden atzerriko ikasleentzat: “sin más” darabilgun esapide polisemiko nagusia da, txikle bat bezain elastikoa, biziki zaila definitzen. Ondo perntsatuz, baina, badu zentzua: gipuzkoarrok gure sentimendu eta emozioak azaltzeko ohiturarik ez dugunez, “sin mas”-ek maniobrarako aukera ematen digu, adierazpen askatasun handia. Gainera, ez du azalpenik behar, eta kontestua ere ez da adornatu behar. “Sin mas” “sin más” da. Eta hala, interpreta dezala besteak, nik eman dut jada erantzuna.

Hementxe doaz kontraesankorrak diruditen hainbat adibide, baina naturaltasunez erabiltzen ditugu eguneroko elkarrizketetan:

– Zer moduz zaude?

–Sin más. ( Neskak utzi berri dio)

-Aupa, zer moduz?

–Sin más. (Larunbatean Alde Zaharrean ezagututako neskarekin gelditu da. Halakorik ez zen duela asko gertatzen. Beno, lehen aldia da betiko neskarekin utzi duela, eta ero moduan irten zen)

-Nola joan da Realaren partidua?

–Sin más. (Bina egin du Españolen aurka)

-Reala ondo, ezta? Egunero ez zaio Madrili irabazten!

–Sin más. (Ronaldo lesionatu eta 2-1 irabazi dute txuri-urdinek partidu on batean. Madrilek liga galdu du. Realak Europarako postua ziurtatua du)

canales-real-sociedad-futbol

-Zer moduzkoa da Josu?

-Jatorra da. Sin más. (Bere lagun onenetako bat da)

Zer pentsatzen duzu Josuz?

–Sin más. (500 euro zor dizkio duela hiru urtetik)

-Janaria, sin mas, ez?

– Ona zegoen, bai ( bat ere gustatu ez zitzaiola ere esan zezakeen, eta ez zen ezer ez gertatuko)

– Ondo ordaintzen al dute lanean zabiltzan egunkarian?

–Sin más. (2.500 eurotik 900era doan erantzun batentzat balio du)

-Zoriontsu zara?

–Sin más.  (Oso zoriontsu da, baina anbiguo den erantzuna egokiagoa iruditu zaio).

– Atsegin duzu Donostia?

–Sin mas, ongi dago. (Asko gustatzen zaio, baina asko bidaiatu ez duenez ez du arriskatu nahi izan)

– Zer moduz Donostian?

–Sin más. (Nahiago ditu hiri handiak eta janari beganoa)

Hala ere, baliteke “sin mas” esapidea hoberen ulertzeko era eguraldiagatik galdetzean da.

-Ona egiten du?

–Sin más. (Hau da, ez du euririk egiten. Gainerako fenomeno atmosferikoak posible dira)

 

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo