Vintage Market
Non: Hotel Londres y de Inglaterra (Zubieta, 2)
Noiz: abenduak 12 ostirala (16:30 – 20:30), abenduak 13 larunbata (10:30 – 15:00 eta 16:30 – 20:30 ) eta abenduak 14 igandea (10:30 – 15:00 eta 16:30 – 20:00)
Prezioa: 2 euro
Zer: Dress & Shop erakundeak merkatu vintage honen edizio berri bat antolatzen du. 300 metro karratu, 15 denda eta denetarik egongo da Londres hotelean: arropa, bitxikeriak, altzairuak… Nobedade gisa bi stand izango dira: Xixonetik datorren La Merced, 3 denda eta Gasteizko Siberia.
Igara Market
Non: The Gallery (Igara auzoa)
Noiz: abenduak 13 larunbata eta 14 igandea (11:00 – 14:30 eta 16:00 – 20:00)
Prezioa: doan
Zer: seguruenik asteburuan egongo diren azoken artean anbizio handiena duena da. The Gallery gunean, Brick Lane donostiarra deritzon puskan, alegia, asteak daramatzate merkatu berezi hau prestatzen. Gainontzeko Igara Market edizioetan normala izan den bezala, etxeko artisten lanak erakutsiko dira, umeentzat aktibitate ezberdinak egongo dira, txololatada, dj-ak, garagardoa, zozketak…
NAVIDABIDAD
Non: Dabadaba (Mundaiz, 8)
Noiz: abenduak 13 larunbata (12:00 – 21:00)
Prezioa: doan
Zer: diseinuzko objetuak, arropa, altzairuak, bigarren eskuko arropa, vintage, janaria eta musika. “Opari orijinal eta dibertigarriak erosteko garaia datorrenez, maitasun osoz egindako gauzak eskainiko dituzte azokan”, diote. Rocka Bai Baby! igande goizeko kontzertuan ere stand ezberdinak jarriko dituzte.
Mercata Mondata
Non: Undermount (Aita Orkolaga ibilbidea 46, Igeldo)
Noiz: abenduak 14 igandea (11:00 – 20:00)
Prezioa: doan
Zer: arropa, zeramika, bitxigintza, margoturiko seta, diseinua, bigarren eskuko artikuluak, ile-apaindegia, musika… 11:30etan haurrentzat zuzenduriko origami tailerra jarriko dute martxan 5 euroren truke eta esa dute Hussein-ek falafel egingo duela!
Ez dago komentariorik