• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
jess-franco-imagen-serie-b-horror-fantasia-director
Pelikulak 0

KAIXO, JESS FRANCO NAIZ ETA HAU DA NIRE AZKEN FILMA

Redacción @kulturaldia · 06/11/2013

'La Última Película de Jess Franco' Pedro Tembouryk zuzendutako dokumentala da, B serieko zinemaren eta umorearen aitarengana hurbiltzen gaituena. Omenaldi bat, bere lanen eraskugarri.

Trantsizioko belaunaldikoa bazara, posible da Jesús Francoren bideoklip bat edo beste ikusi bai, baina ez akordatzea. “Himno Generacional nº83” Los Planetas taldearen “Pop” diskoko lehen singlearen bideoklipa, zeinari esker granadako taldea ezagutu genuen gutako batzuk, El Sol aretoan grabatu zen, eta oihartzun (indie) nabarmena izan zuen 90. hamarkada erdialdean. Ume talde batek tiroz josten ditu J eta Florent, azken hauek eszenatoki mitikora igota abestia jotzen duten bitartean.

Abestiak aurrera egin ahala, odolez estaltzen dira biak, eta beldurrezko irudiak eta banpiro erakargarri baten eskotea tartekatzen dira. Umorea, plano beldugarriak, erotismoa, fantasia… hau da, Jess Franco. “Oso gustoko dut bideoklip hori”, aitortu du Antzoki Zaharreko sarreran Pedro Temboury dokumentalaren zuzendariak. “Banuen eszena batzuk dokumentalean sartzeko gogoa, baina ez dira beti film guztien irudi eskubideak lortzen. Lan eta diru asko eskatzen duen eginkizuna da. Hainbat kasutan koprodukzioak dira. Gainera, dirutza eskatzen dute maiz 10 segundotara heltzen ez diren zatiengatik”. Los Planetas-en kasuan erantzukizuna RCA multinazionalari dagokio, garai hartan taldearen zigilua baitzen.

Gaur arratsaldean, ostirala, azaroaren 1a, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen baitan, lehenengoz proiektatu da filma publikoak ikusteko moduan. Film sorpresa -“Why Dont You Play in Hell” akziozko komedia grazia askorik gabea- jarri duten bitartean, Temboury Antzoki Zaharraren sarreran geratu da, Donostiako hainbat lagunekin surfaz, musikaz eta zinemaz hitz egiten. Bitartean, ETAko presoen hurbilketa aldarrikatzen duten manifestari taldea agertu da, eta albo batera mugitu behar izan dugu.

“Zuzendari gisa bazatoz, autoparodiarako prest etorri behar zara, zure buruaz par egiteko prest. Horrela ez bada, gaizki pasa dezakezu”. Ikusleek garrasika botatzen dituzten iruzkinak ia filmak bezain garrantzitsuak diren tokian, ez du merezi oso serio jartzeak. Jendearen txistuek “mindu eta sumindu” dituzten zuzendarien kasuak ekarri ditu gogora Tembouryk. Bera pozik dago, filma erabateko isiltasunarekin jaso baitute entzuleek, adeitasun osoz. Donostian Jess Francori zaion errespetuari egotzi dio.

jess-franco-imagen-serie-b-director

“Karate a muerte en Torremolinos” edo “Ellos robaron la picha de Hitler” ezagutzen dituenari arrotza egingo zaio azken film honetan darabilen tonu akademikoa. Hasiera eta amaieran otsailean zendu zen Jess Francok agerpena egiten du, baina horrez gain, filmak ez du lotsagabekeria eta umore zantzurik. Modu konbentzionalean osatu du: Jessen inguruko mundu artistikoko kideei elkarrizketa ugari, asko fondo beltz klasikoarekin, eta bere film ezagunenen irudiekin tartekatzen dira.

Horretarako, irudi eskubideen aferaz landa, Tembouryk 200 laneko filmografiari egin behar izan zion aurre! Aldi berean hiru film zuzentzera iritsita lortu zuen zifra ia gaindiezin hori, aktoreak horretaz jabetzen ez baziren ere. Zinea zen bere bizitza, eta aurrekontu txiroei irudimenez gainezka egiten zien aurre. Hainbat gidoi grabatzen hasita zegoela idazten zituen, inprobisatuz. “Mila aurpegiko zuzendaria zen, era guztietako zinea egin zuena”, dio Tembouryk.

Haatik, lortu du 60. hamarkadako zuzendariaren alderdi fantastiko eta erotikoko (“Gritos en la noche”, “Fu-Manchu y el beso de la muerte”, “Marquis de Sade: Justine”) ale batzuk erreskatatzea. Hori da behar bada kritikak gehien txalotu duen aroa. Horrez gain, Jess Francoren lanaren ibilbide osoa marraztu du, 1996an “Killer Barbies”-ekin, izen bereko musika talde galiziarraren inguruko film musikalarekin, bukatzen dena. Ez dakigu Jess zaharra zertan aritu zen azken 15 urteetan. Behin-betiko bertsioaren zain, dokumentala luzeegia da eta erritmo apur bat falta du, baina B serieko zinemaren eta umorearen aitarengana ezagutzeko aukera paregabea da. Agurra bainoago, haren zinea egin eta ulertzeko modura hurbiltzeko saiakera.

dokumentala
Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo