Abenduak 16 astelehenaPELIKULA
“El espíritu de la colmena”
Ernest Lluch Kultur Etxea, 19:15etan
Sarerra: doan
“El espíritu de la colmena”-ren 40.urteurrena betetzen da aurten: espainako zinemak inoiz burutu duen filmerik ederrenetarikoa. Víctor Erice-ren estreinaldiko lanak ez du gaurkotasunik galdu eta fikzio eta errealitate harteko mugetan dabil. Ezinbestekoa.
Abenduak 17 de asteartea PELIKULA
“La gran belleza”
Príncipe zinemak, 21:45etan
Sarrera: 5,50 euro
Zorte handia gurea: Europako Zinemaren Sarietan garaile suertatu den filma jatorrizko bertsioan ikusteko aukera dago Donostian. Ez dezagun galdu. Pelikulak dolce vitaren amaiera markatzen du, Europaren gainbehera, alegia. Erromatik paseo Felliniano ederra.
Abenduak 18 asteazkenaCONCIERTO
Bossa Collective
Lugaritz Kultur Etxea. 11:00etan
Sarrera: doan
Bossa Collective aurten musikan hasi den talde euskobrasileinoa da. Euren kontzertuetan bossa nova standardak eta eta Brasilgo musika popularra jotzen dute. Why Not? osasun erakundeak antolatzen du goizean den kontzertua.
Abenduak 19 ostegunaLIBURU AURKEZPENA
“El Capitalismo no funciona”
San Telmo Museoa, 19:30etan
Sarrera: doan
Gaur egun arte ikusi dugun kapitalismoa krisian dago. Ez dio gizarteari ekarpen onik ematen. Dena dela, alternatiba sinesgarri eta tinkoak faltan botazen dira. Jordi García Jané-ren liburuak, “Adiós, capitalismo. 15M-2031“, erantzun sendoak ematen dituela dirudi. Ea egia den.
Abenduak 20 ostiralaKONTZERTUA
Igu and the allnighters
Le Bukowski, 20etan
Sarrera: 10 euro
The Allnighters gasteiztik datorren Rythm and Blues talde mitikoa da. DJ moduan eta mod gisa aritzen den Iñaki “Igu” García, 15 urteren ostean bueltatzen da haren betiko taldearekin. Mojo Working festibalean galdu bazenituen bigarren aukera duzu hemen.
Abenduak 21 larunbataFERIA
Santo Tomas 2013
Konstituzio Plaza
Sarrera: doan
Urtero gertzen den bezala, abenduak 21ean hiri osoak Santo Tomas ospatzen du. Txerriaren baimenarekin, txistorra eta sagardoa izaten dira protagonistak eta aurten larunbatean tokatzen denez jende pila bilduko da Alde Zaharrean.
Abenduak 22 de diciembreLASTERKETA
Cross Beach
La kontxa hondartza, 12tan
Sarrera: 8 euro
Hiruroigarren hamarkadan egin zion lasterketa labur honek (4 km) Atlético San Sebastián Clubak antolatzen du. La Kontxa hondartzatik korrika egiteko aukera paregabea udako sasoitik kanpo.
Ez dago komentariorik