Apirilak 22 astearteaERAKUSKETA
“Cuadernos de viaje”
Koldo Mitxelena Kulturunea, 16:00-20:00
Sarrera: librea
Aste hau da Mikel Lasa poeta eta pintorearen lanak kontenplatzeko azken epea. Koldo Mitxelenan artista honen bidaia esperientziaren berri edukitzeko aukera aparta dago.
Apirilak 23 asteazkenaLITERATURA
Liburu azoka
Gipuzkoa plaza, 10:30-20:00
Sarrera: librea
Liburuaren Nazioarteko Eguna, Gipuzkoa plazako Liburu Azokan Donostia Kulturaren gunean egingo diren jardueren egutegia benetan zabala da.
Apirilak 24 ostegunaSOLASALDI SOZIALA
Marchas por la Dignidad 22M
San Telmo museoa, 19:30tan
Sarrera: librea
22M-ren garrantzia sozial eta politiko handia izan da Estatu mailan eta pairatzen dugun krisiaren kontestuan finkatu behar dugu. “Tu acción suma, por una sociedad más justa” zikloaren barnean, SAT sindikatuaren partaideak izango dira solasaldian.
Apirilak 25 ostiralaKONTZERTUA
The Richmond Sluts + The Lookers
Doka aretoa, 20:30tan
Sarrera: 12-15 euro
Garaje-punk eta rock and rolla gustokoa badituzu The Richmond Sluts taldearekin ederki gozatzeko aukera izango duzu. Iparraldeko de The Lookers hirukoteak ere arituko dira zuzenean.
Apirilak 26 larunbataKONTZERTUA
THE LYRES + MUSHROOM CAFFEINE
Cafe Irun (Letxunborro etorbidea) 21:30tan
Sarrera: 12-15 euro
80. hamarkadaren garage revival deritzon estiloaren heroiak ditugu The Lyres taldea. Fuzz, farfisa eta doinu borobilak lantzen dituzte Monoman ezizena duen Jeff Connolly-ren taldeak. The Cynics, Fuzztones eta Fleshtones taldeen maila berberan kokatu behar ditugu, goi-mailan alegia. Mushroom Caffeine bidasoatarrak, aldiz, LP berria estreinatzen dute.
Apirilak 27 igandeaMOJITOAK + GOZOAK
Dabadaba
Mundaiz, 8. Egun osoz
Sarrera: librea
Dabadabaz mundu guztia ari da hizketan. Gauez egon ez bazara oso leku egokia da mojitoren bat dastatzeko, etxean egindako pastel goxoak, etab. Place to be.
Ez dago komentariorik