Apirilak 7 astelehenaIBILTARIAREN ASTEA
Marruecos, Félix Etxeberriaren ahotan
Intxaurrondo K.E., 20tan
Sarrera: librea
Duela hogeita bat urte, 5 intxaurrondotarrek bizikletaz Marokon zehar bidaia egitea erabaki zuten. Ekitaldi hura izan zen gaur egungo Ibiltariaren Astearearen jatorria.
Apirilak 8 astearteaGIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA
“Echevarriatik Etxeberriara”
Victoria Eugenia antzokia, 19tan
Sarrera: 4,20 euro
Euskal gatazkaren gaia premisa bitxi batetik lantzen du Oiartzuarrak eta ezker abertzaleko inguruko jendes soilik baitira hemen azaltzen direnak. Gisa honetan, ikuspuntu ezberdin bat lortu nahi izan du Ander Iriartek.
Apirilak 9 asteazkenaGIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA
“Capital”
Lugaritz Kultur Etxea, 19:00 horas
Sarrera: libre
Costa-Gavrasen filma aktualitate bizian dago krisia -gutxienez datu makroekonomikoetatik kanpo dagoen krisia- gure artean jarraitzen duelako. Marc Tourneuil izeneko tipo baten igoera (ekonomiko) geldiezina.
Apirilak 10 ostegunaLOS JUEVES DEL TRUEBA
“El último de los injustos”
Trueba zinemak, 20:00tan
Sarrera: 6 euro
Ia lau ordu irauten duenez, martxoa eta apirila itxi egiten duen Los jueves del Trueba zikloa, 21:30tan baino 20:00tan hasiko da. Gaia mingarria eta potentea da: Claude Lanzmann, “Shoah”-ren zuzendaria, ildo bera berreskuratzen du ia 30 urte ondoren eta Benjamin Murmelstein-i egindako elkarrizketa luzea eskaintzen digu judutarren konzentrazio zelaien garaiari buruz.
Apirilak 11 ostiralaFESTIBALA
Aló Dabadaba!
Dabadaba aretoa, 21:30tab
Sarrea: 10 euro
Ayo Silver! promotoraren inguruan dabiltzanak Thee Brandy Hips musika talde izandakoaren partaideekin batera Snooker izenez ezagutu duguna birmoldatu dute kafetegia, taberna, pub eta kontzertu areto bilakatzeko asmotan. Alo dabadaba! festibala ostiralean hasten da Siesta + Pan total + Los animalitos del bosque kontzertuekin.
Apirilak 12 larunbataMUSIKA PARKEAN
Lauroba + Howdy
Aiete jauregia, 14:00tan
Sarrera: doan
Primeran! Piknik Parkearen denboraldia larunbatan jartzen da berriro ere martxan (eguraldi ona egiten badu). Programazioa hurbiletik jarraituko dugu. Hasteko bi proposamen euskaldun: Lauroba + Howdy. Eta noski, piknika, lagunak, belar freskoa…
Apirilak 13 igandeaMERKATUA
The Sunday Market
Kursaal, 12:00-19:00
Sarrera: 2 euro
“Gauza politen pasioaz” astinduta eta baita Londreseko merkatuekin batera Kursaaleko aretoak elkartuko du azoka handi bat liburu, biniloak, vintage objetuak etabarrekin.
Ez dago komentariorik