Azaroak 3 astelehenaKRESALA ZINEKLUBA
“20 kilómetros. Mil historias”
Trueba zineak (19:30etan)
Prezioa: 5 euro
Zuzendaria, Xuban Intxausti; ekoizlea, José Felipe Auzmendi; eta dokumentalean agertzen diren partaide batzuk solasaldian izango dira. Behobia-San Sebastián bezperan ikusteko film aproposa.
Azaroak 4 astearteaKONTZERTUA
The Coathangers
Dabadaba aretoa, (20:30etan)
Prezioa: 7 euro
Neskak ere sasoia dutela argi badugu ere, duela gutxi Primavera Club festibalean egon den talde hau gomendatzen dizuegu. Modan dagoen girl group-a.
Azaroak 5 asteazkenaKONTZERTUA
Peaking Lights
Dabadaba aretoa (20:30etan)
Prezioa: 10-13 euro
Dabadadara gatoz berriz ere. Ayo Silver! promotorak Facebook-en esan duen bezala “Massive Attack, Boards Of Canada edo The Orb taldeen jarraitzaleentzat talde aproposa” da Peaking Lights.
Azaroak 6 ostegunaKONFERENTZIA
El Greco, un pintor adelantado para su tiempo
San Telmo museoa, 19:30etan
Prezioa: doan
El Greco-ren heriotzaren 400. urtemugan, STM-k hitzaldi ezberdinak antolatu ditu. Gaur artelanen zaharberritzailea den Ana Sánchez Lasa egongo da.
Azaroak 7 ostiralaKONTZERTUA
Neuman
Doka aretoa, Erregezain 20 (20:30etan)
Prezioa: 10-12 euro
Murtziatik datozen Neuman Posies taldeko gitarjolearekin –Ken Stringfellow-ekin hain zuzen ere- elkartu zirenean “By Fear/Hi Love” EPa grabatzeko, euren bidea aurkitu dutela dirudi. Neuman-en azken lana “If” da.
Azaroak 8 larunbataIRUN ZUZENEAN
Nikki Hill + Dave Alvin & Phil Alvin + Last Fair Deal
Ficoba, Irun, 22:00etan
Prezioa: 18/20 euro
Irun Zuzenean festibalaren hirugarren edizioa da gure asteko planik garrantzitsuena. Nikki Hill, soul munduko balore berria, da gaueko izarra, eta Alvin anaien rockabilly-a eta Last Fair Deal bilbotarraren rock-arekin ere gozatuko dugu.
Azaroak 9 igandeaKONTZERTUA
Los Nastys + Los Jambos
Le Bukowski, Egia 18 (20:00tan)
Prezioa: doan
Astea bortitz amaitzeko aukera ematen dizuegu. Los Jambos iruindarrak eta Los Nastys madrildarrak garaje erakargarria lantzen dute.
Ez dago komentariorik