Azaroak 11 astelehenaAURKEZPENA
Borja Sémper, “Sin complejos”
Fnac-en 18:30tan
Sarrera: doakoa
Gipuzkoako PPko liderrak, Borja Semperrek, haize berriak eman al dizkio alderdiari? Ba al dago alderdi kontserbadore batean politika beste modu batean egiterik? Sinets dezakegu oraindik politikariengan? Baliteke hauek izatea Fnac-eko forumean egingo den Semperren “Sin complejos” liburuaren aurkezpena girotuko duten galderak.
Azaroak 12 astearteaPELIKULA
“Stockholm”
Príncipe zineak, 17:00, 20:00 eta 22:30etan
Sarrera: 6,80 euro (LINKA)
Ezbairik gabe, hau da urte honetan gehien espero izan den pelikuletako bat; zinema independenteaz gozatu nahi dutenentzat behintzat. Estetikoki ezin hobea da; soilik bi pertsonaia dituen eta kritika onak besterik jaso ez dituen gidoia du. Hunkigarria den trailerretik hasita, “Stokholm”-ek gure babesa irabazi du.
Azaroak 13 asteazkenaKONTZERTUA
Muck and The Mires
Le Bukowski-n 20tan
Sarrera: 7 euro (LINKA)
Asteazkenekoa derrigorrezko zita da rock & roll zaleentzat. Euskal Herrian, Estatu Batuetako garaje beat musika taldeak eskainiko duen kontzertu bakarra izango da aste honetakoa. Oso prezio onean gainera. 2011koa den “A Cellarful of Muck” diskoa aurkeztuko dute. Azken urteotan genero honek izan duen emaitzarik onena da oraindik gure bihotzetan dagoen disko hau.
Azaroak 14 ostegunaHITZALDIA ETA PROIEKZIOA
Programa Arquitectura Lenguajes Fílmicos
Kristina enea fundazioa, 19:00etatik aurrera
Sarrera: doakoa (LINKA)
Tabakaleraren “Arquitectura: Lenguajes fílmicos” programazioak hainbat hitzaldi, proiektu eta tailer biltzen ditu. Oraingo honetan, Catherine David komisario frantsesak eta “The anabasis of May and Fusako Shigenobu, Masao Adachi and 27 years without images” filmak egungo gizarte arabiarrari buruzko aurreiritzirik gabeko ikuspuntua eskainiko dute.
Azaroak 15 ostiralaANTZERKIA
“Calla y come”
Lugaritz kultur etxea 20:30tan
Sarrera: 10 euro (LINKA)
“La Cocina” konpainiak egindako esperimentu honek Errebelazio Ikuskizun onenaren saria irabazi du 2012ko Max Sarietan. Pertsonaiek gure izaeraren sakoneraino, gure alderdirik jatorreneraino, eramaten gaituzten bidaia pertsonala da.
Azaroak 16 larunbataMODA TALLERRA
Eginzaleak, bordatu interaktiboak
Arteleku-n , 13:00 / 18:00
Sarrera: doakoa (LINKA)
Tabakalerarekin batera martxan jarritako 50 minutuko ekintza da hau. Bordatu erraz batekin hasi, eta tela eta haria erabiliz zirkuitu xume bat eraikitzeari ekingo diote parte hartzaileek. Helburua norberak bere bordatu interaktiboa sortzea da.
Azaroak 17, igandeaERAKUSKETA
Adriana Ibargoyenen “Guitarras”
Principe zineetako kafetegian
Sarrera: doakoa
Gitarrari eskainitako omenaldia aurkeztuko du artista donostiar gazteak Principe zineman. Sarrerako kafetegian, collage eta oleoz egindako modelo ugari erakusgai jarriko ditu artistak. Gitarra, rockaren berezko instrumentua.
Ez dago komentariorik