Azaroak 4 astelehenaKONTZERTUA
The Feeling of Love
Le Bukowski, 20tan
Sarrera: 8 euro
Ayo Silver! geldiezin dabil, ez dakite egun libre bat zer den. Astea The Feeling Of Love talde frantsesarekin hasiko dute haien osagai garrantzitsuenak diren pop eta psicodelia doinuekin. Larunbatean ere ekimenarekin jarraituko dute. Kaliforniatik datozen Growlers taldea -haien talde fetitxea- arituko da Guardetxean.
Azaroak 5 astearteaPELIKULA
“La Vida de Adele”
Trueba Zinema, 18:30 eta 21:45etan
Sarrera: 5,50 euro (LINKA)
Canneseko zinemaldian Urrezko palma irabazi duen film honek bi nesken areko maitasun historia bizia kontatzen du. Bizitzaren bideetan zehar gidatzen gaituen hiru ordutako filma da. Urteko pelikula onenetako bat.
Azaroak 6 asteazkenaHAURRENTZAKO ERAKUSKETA
“Todo comienza con una viñeta”
FNAC-forumean, egun osoan zehar
Sarrera: doako
Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astearekin elkarlanean, Fnac-eko forumeko paretetan itsatsiak dauden binetei esker, haurrak komikien mundura hurbil daitezke. Bien bitartean, gurasoak garagardo eta pintxoa har dezakete bertako tabernan 2,50 euroren truke.
Azaroak 7 ostegunaVARIOS
Koldo Mitxelena Kulturunearen (KMK) XX. urteurrena
KMK-n, arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Sarrera: doakoa
Koldok hogei urte betetzen dituela baliatuz, ekintza ugari prestatu dituzte aste honetarako. Gaurkoan, kale antzerkiaz gain, Patxi Santamariak eta Napoka iriak, indie-folk musikari eibartarrek, poesia eta musika errezitaldia eskainiko digute.
Azaroak 8 ostiralaKONTZERTUA
Youth Lagoon + Absolutely Free
Zorroagako elizan, 20tan
Sarrera: 18 euro (LINKA)
Kutxa Kultur Musikak eskaintzen duen ekitaldi gorena da ziur asko Zorroagako elizan eskainiko dena. Izan ere, ohi ez bezalako eszenatokiaz gain, Trevor Powers eta Youth Lagoon-en proiektua guztiz erakargarria da. “Wondrous Bughouse” disko berria aurkeztuko dute, eta ondoren, Absolutely Free talde kanadiarra arituko da.
Azaroak 9 larunbataKONTZERTUA
The Posies + Neuman + Jupiter Jon
Irunen gaueko 21:00tan
Sarrera: 12 euro (LINKA)
Irun Zuzenean programazioak eskaintzen duen kontzertu indartsuenetakoa da. The Posiesek, Stringfellow eta Jon Auer nagusi diren power pop taldeak, haien “Frosting On The Beater” (1993) eta “Amazing Disgrace” (1996) albumak taularatuko dituzte formatu originalean. Ospe handiko bi kontzertu, bakarrean. Neuman talde murtziarra eta Jupiter Jon etxeko taldea izango dira hasierako gonbidatuak. Galdu ezinezkoa.
Azaroak 10 igandeaANTZERKIA
Hamlet
Gazteszena egiako Kultur etxea
Sarrera: 10 euro (LINKA)
Ziur aski Hamlet da historiako obrarik ospetsu eta antzeztuena.Gizarteko gai eta ezaugarri tipikoenak ageri dira Xabier Mendigurenek idatzitako adaptazio honetan. Zertzelada berriak beraz, antzezlanen antzezlanean. Hor dago koska.
Ez dago komentariorik