Irailak 30 astearteaKONTZERTUA
Kevin Morby + Metanoia
Dabadaba, Mundaiz 8 (21:00tan)
Prezioa: 10 euro
Woods taldearekin ezagutu genuen gaztetxo hau eta beranduago Cassie Ramon-ekin batera The Babies taldea osatu zuen. Ukitu psikodelikoa duten pop-folk abestiak burutzeko sentsibilitate berezia erakutsi du.
Urriak 1 ostegunaPELIKULA
“Boyhood”
Trueba Zinemak (17:30 eta 21:00tan) Prezioa: 3,70 euro
Zinemaldiari agur esan badiogu ere zinemaren festa ez da inondik inora ere amaitu. Adibide gisa denboraldi honetan zinezaleek azpimarratu duten istorio eder hau gomendatzen dizuegu. Eta gainera asteazkenetan, jakina den bezala, soilik 3,70 euro dira.
Urriak 2 ostegunaKONTZERTUA
Holy Wave
Dabadaba, Mundaiz 8 (21:00tan)
Prezioa: 8 euro
Ayo Silver! promotorak dio beraien aste eroan gaudela guztira lau kontzertu programatzen baitituzte. Holy Wave-en kontzertua euren apustu nagusia da ezbaririk gabe. Publikoak gehien ezagutzen duen taldea. 60. hamarkadako soinua zeru psidodelikoan ipintzen duena hain zuzen ere.
Urriak 3 ostiralaFESTIBALA
Donostikluba
Gasteszena KE, Egia. 21:00tan
Prezioa: 10 euro
Kulturaldia laguntzaile gisa dago Ginmusica promotoraren udazkeneko lehenengo festibalean. Ostiral gauean norbegiako indie-a ikusiko dugu (Beezewax), electro-pop ingelesa, (Is Tropical), pop elegantea Kataluinatik (Free Fall Band) eta post-punk madrildarra Ian Curtis-en modura (Trajano). Festa bukatzeko, Nimu dj donostiarrak.
Urriak 4 larunbataFESTIBALA
Donostikluba
Gasteszena KE, Egia. 19:00tan
Prezioa: doan
Euskal Herriko rock sorta handia dago eszenatoki nagusian: Capsula (saltsa guztietan dagoen taldea), Willis Drumonds, Sonic Trash, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Yellow Big Machine. Kultur Etxeko gainontzeko geletan aparteko festa giroa egongo da dj eta emanaldi ezberdinekina. Elephant Stone da gure apustua, Stone Roses-en abestia bezala eta Elliot Smith-en antzeko ahotsa duen abeslariarekin.
Urriak 5 igandeaMERKATUA
Trashy Market
The Gallery, Illarra berri 4 (Igara). 16tatik 21ra bitarte
Prezioa: doan
Igandero eskaintzen dituzten bigarren eskuko merkatuak alternatiba ederra izaten da. DJak, garagardoa, arropa… The Gallery igarako espazio berrian.
Ez dago komentariorik