Maiatzak 19 astelehenaKONTZERTUA
Shannon & The Clams + Parrots
Dabadaba, 21:00tan
Sarrera: 9 euro
Shannon and The Clams bikotea Ayo Silver! promotora donostiarraren talderik kuttunetakoa da. 50s doinua eta estilo arty-a batzen dute eta Kutxakultur festibalean egindako festa antzekoa izaten badugu astelehen borobila izango da gaurkoa.
Maiatzak 20 astearteaKONTZERTUA
Pink Martini
Victoria Eugenia antzokia, 20:00tan
Prezioa: 30-35 euro
Pink Martini-ren meritoa da orkesta klasikoen lenguaia pop musikarekin batu izana. Victoria Eugenia leku dotore eta aproposa izan daiteke talde amerikarrarentzat. Estatu mailan Madrilekin batera kontzertu bakarra da geurea.
Maiatzak 21 asteazkenaPELIKULA
“Madame de…”
NOSFERATU: MAX OPHÜLS (Antzoki Zaharra, 20:00tan)
Prezioa: 4,60€
Alemaniako zinegile finaren pelikularen bat dastatzeko azken aukera. Zikloaren azkeneko pelikula da hau eta haren mundu sofistikatuan murgiltzeko une aproposa izan daiteke.
Maiatzak 22 ostegunaPINTXO
Gastropote
San Martín merkatua, 19:00-22:00
Prezioa: 2,5 euro (pintxo + edaria)
Pintxo-potearen alternatiba bilakatu da San Martin merkatuko Gastropotea. Kalitatezko pintxoak, merkea eta musika, kasu honetan NIA MOORE KING & REMIX jazz-soul taldearekin. Gainera oso giro atsegina egoten da.
Maiatzak 23 ostiralaOLATU TALKA
Scrapbooking
Undermount, 16:00-19:30
Prezioa: doan
Olatu Talka-ren eskaintza handiaz hizegin dugu jada. Gure gaurko aukera Igeldoko Undermount-era igotzea da eta bertan scrapbooking izeneko teknikarekin erlazioan jarri gaitezke: argazkiak, eskutitzak collage-ak…
Maiatzak 24 larunbataOLATU TALKA
Los Bracco
Miint denda (Garibai, 24) 20:00tan
Sarrera: librea
Los Bracco taldearen kontzertua da gure apostua: gazteleraz abesten dute eta rock and roll dibertigarri eta atsegina lantzen dute. Azkenaldian dexente ari dira jotzen eta zuzenean ikusteko aukera ona da hau.
Maiatzak 25 igandeaSHOPPING
Sunday Market
Londres hotela, 11:00-20:30
Sarrera: 2 euro
Sunday Market ekimena gune bat da, espazio bat, non donostiako denda txikiak euren markak eta produktuak ezagutzera eman ditzakete. Antolatzaileen helburua da iniziatiba hartzen duen jendea bultzatu eta salerosketa sustatu. Bigarren edizioa.
Ez dago komentariorik