Martxoak 10 astelehenaZINEA
“Nostalgia de la luz”
Kresala Zinekluba, 19:30tan
Sarrera: 4 euro
Giza Eskubideen zinemaldian ikusi genuen eta orain Kresalara dator. Pelikula txikia da, apala, kosmosaren infinitura begirada botatzen diona eta baita Txileko Atacama desertuan ezkutatuta dagoen oroimen historikoari ere. Europan, Toronton eta Los Angelesen saritua.
Martxoak 12 astearteaANTZERKIA
“La escuela de los vicios”, dFeria
Antzoki Zaharra, 19.00tan
Sarrera: 12-20 euro
Quevedoren indar garaikidearengana jo du Morfeo Teatrok beste frontera bat itxuratzera; bertute eta korrupzioaren arteko muga hain zuzen ere. Gaur egungo egoerarekin hainbat konexio ezartzen ditu kontakizunak, eta Burgosen izan zen antzezlanaren estreinuanhala oihukatu zuen publikoak (Gamonalekoak ote ziren?):“¡Sí se puede, sí se puede!”.
Martxoak 12 asteazkenaANTZERKIA
“Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa elurretan)”, dFeria
Victoria Eugenia, 20:30tan
Sarrera: 12-20 euro
Atxagaren autoretza eta Tanttakaren lan ona uztartuz emaitza paregabea lortu dute; disziplina ugarik hartzen dute parte espektakulu oparo honetan, eta esan bezala, emaitza elur maluta baten jausiera bezain ederra da. Musikariaren ondoan egon izan direnentzat, eta bera miresten dutenentzat aire ufada adimentsu eta zirraragarria, komiko eta hunkigarria da antzezlan hau.
Martxoak 13 ostegunaPELIKULA
“2001: una odisea del espacio”
Trueba zinemak, 21:30tan
Sarrera: 6 euro
Bigarren saiakera. Londresetik kopia berandu iritsi zen eta ezin izan genuen otsailan gozatu. Ea oraingoan ez den ezer gertatzen eta klasiko handi hau pantaila handian ikusteko aukera dugun. Experientzia izugarria da, guztiz gomendagarria, bizitzan galdu ezin den horietako pelikula bat. Ikusita dutenek ere berriz gozatzeko aitzaki ezinhobea dute.
Martxoak 14 ostiralaFESTIBALA
Mojo Working
Gasteszena, 21:00etatik aurrera
Sarrera: 15 euro
Azkeneko denboraldian programazioak zenbait aldaketa pairatu dituen arren, Mojo Working-eko arduradunak erreflejoak dutela erakutsi dizkigute eta kartel borobila osatu dute. Gaur ostirala bi soulmen boteretsuen eguna da: Melvin Davis, festibalak asko maite duen soul abeslaria eta aurreko urtean arrakasta handia lortu zuena hemen bertan, eta R&B hutsa praktikatzen duen Billy Boy Arnold, agian aurtengo edizioaren izarrik dizdiratsuena. Egunsentiraino dj ugari egongo dira musika beltza pintxatzen, noski. 400 abonoak ia bukatu egin dira eta apur batzuk besterik ez dira geratzen Eiger tabernan. Eguneko sarrerak ere Victoria Eugeniako takillan hartu daitezke komisiorik gabe!
Martxoak 15 larunbataFESTIBALA
Mojo Working
Gasteszena, 21:00etatik aurrera
Sarrera: 15 euro
Emakumeen gaua da gaurkoa, alde batetik Kim Weston. 60. hamarkadan Marvin Gaye-rekin asoziatua izan zen, eta Motown garaiko etapa gloriatsuaren hotsik ederrenetarikoa du. “What’s Going On”-eko autorearekin egondako etapan gehien hedatu den abestia “It Takes Too” da. Bestetik, Baby Washington, Thats How Heartaches Are Made“, (des)amodiozko abestia The Marvelettes eta Dusty Springfield-ek bertsionatu dutela esate hutsarekin, dena esan dugu. Eta allnighter apartak egongo dira.
Martxoak 16 igandeaMERKATUA
Vintage Market
Londres hotela. 10:30-15:00 eta 16:00-20:30
Sarrera: 2 euro
Merkatu vintage berri honek hasiera ostegunean emango dio eta old school estiloko objetu eta produktoak eskaintzen ditu. Goizeko 11etatik a 14ra aperitifaren bat eskainiko dute.
Ez dago komentariorik