Martxoak 24 astelehenaZINEMA
“Misterios de Lisboa”
Kresala Zinekluba, 19:30tan
Sarrera: 4 euro
Bertsioaren arabera, pelikula edo telesaila. Lau ordu irauten duenez bi pasetan ikusiko dugu (bigarren proiekzioa martxoaren 31an izango da eta ez dugu sarrera berriz ere ordaindu behar). Duela gutxi hil den Raoul Ruiz-en azkenetariko filma, Zinemaldian ikusi genuen duela hiru urte.
Martxoak 25 astearteaZINEMA
“La noche de enfrente”
ZINE INDEPENDIENTEAREN ZIRKUITOA (Antzoki Zaharra, 20:00tan)
Sarrera: 3,5€
Raoul Ruiz-en beste pelikula bat dugu aste honetan. Nahita egin dutela dirudi. Tabakaleraren zirkuitoan barne dago, hau baita zuzendariaren azkeneko filma. Imaginazioa eta errealitatea nahasten den istorioa. Garrantzi handia izan duen zuzendaria agurtzeko modu aproposa.
Martxoak 26 asteazkenaMUSIKA&POESIA
Wim Mertens eta Kirmen Uribe
Kursaal, 20:00tan
Sarrera: 15 euro
Ikuskari honetan, Wim Mertensek bere piezarik hoberenetako batzuk interpretatuko ditu, eta aldi berean Kirmen Uribek nobelaren zatiak errezitatuko ditu, zeinek, zuzenean, poesia hoberenaren indarra hartzen baitute. Lehen ere lan egin izan dute biek elkarrekin.
Martxoak 27 ostegunaKONTZERTUA
We are Standard plays The Clash
Bonberenea, Tolosa, 22:00tan
Sarrera: 8 euro
Azkenaldian ohikoa den bezala, aurreko ostiralean Neil Halstead talde handi baten, Velvet Underground-en, debuta zuzenean berreskuratzen ikusi genuen. Kontzertu bereziak izaten dira. Kasu honetan We Are Standard bizkaitarrak hedonismoari eusten diote The Clash-en erreibindikaziozko abestiak zuzenean interpretatzen. Nahasketa mundiala izan daiteke.
Martxoak 28 ostiralaKONTZERTUA
Xoel López
Intxaurrondo kultur etxea, 22:00tan
Sarrera: 15-18 euro
Xoel Hego-Ameriketan egon denetik, Buenos Airesen batipat, ez da berdina izan. Onerako ala txarrerako, norberak ikusiko du, pop-rock independientea albo batean utzi eta influentzia musikalak asko zabaldu ditu Deluxen famaz gozatu zuen musikari galiziarrak.
Martxoak 29 larunbataKONTZERTUA
Atom Rhumba
Bonberenea, Tolosa, 22:00tan
Sarrera: 8 euro
Berriz ere Tolosako Bonbereneara goaz Euskal Herriko rock talde batekin gozatzeko asmoz. Doinu elektriko eta potenteak ziur aurkituko ditugula zuzeneko emanaldi honetan. Sacco hondarribitarra telonero moduan arituko da.
Martxoak 30 igandeaSHOPPING
Sunday Market
Londres hotela, 11:00-20:30
Sarrera: 2 euro
Sunday Market ekimena gune bat da, espazio bat, non donostiako denda txikiak euren markak eta produktuak ezagutzera eman ditzakete. Antolatzaileen helburua da iniziatiba hartzen duen jendea bultzatu eta salerosketa sustatu.
Ez dago komentariorik