Urriak 13 astelehenaKRESALA ZINEKLUBA
“Mercado de Futuros”
Trueba zinemak, Secundino Esnaola 2 (19:30etab)
Prezioa: 4 euro
Aurreko astean lehenengo aldiz Kresala zinekluba Trueban izan genuen. Arrakasta handiko proiekzioa izan zen hura eta ikusiko dugu gaur zer pasatzen den Mércedes Álvarez zuzendariak -“El cielo gira” hilzorian zegoen soriako herri batekin ezagutu genuen emakumea- aurkeztuko duen krisiari buruzko film honekin.
Urriak 14 astearteaZINE ZIRKUITU INDEPENDIENTEA
“Dos metros de esta tierra”
Antzoki Zaharra (20:00tan)
Prezioa: 4 euro
Zine gehiago. Filmaren izenburua amerikar serie ospetsu batekin erraz erlazionatu genezake, baina “Dos metros de esta tierra” Palestinari buruzko pelikula xumea da, komunikabideek erakusten ez duten aldea azaltzen duena, alegia. Tabakalerak antolatzen du Sukaldea-ren bitartez.
Urriak 15 asteazkenaKONTZERTUA
Rail Fan
Le Bukowski, Egia 18 (20:30tan)
Prezioa: doan
Eskoziatik datoz eta Wilson eta McCulloch bezalako abizen ilustreak dituzte, baina jorratzen duten estiloa amerikana, blues eta country da. Eta doan.
Urriak 16 ostegunaKONTZERTUAK
Single + Hidrogenesse + Planeta Leta
Intxaurrondo KE, 21:00tan
Prezioa: 12 euro
Ostegun gaua igarotzeko plan dibertigarria. Single donostiar bikotearen eta Hidrogenesse katalandarren munduak arraro xamarrak dira baina baita erakargarriak ere. Zirkoa osatzeko Planeta Leta ere izango dugu. Gau eroa.
Urriak 17 ostirala PINTXO-POTE
Taberna ezberdinak
Egia. 19:00-22:00
Prezioa: 1,5 euro
Ostiralero Egian pintxo-pote merke eta erakargarria izan ohi da. Pintxo eta garagardo bat, 1,5 euro.
Urriak 18 larunbataKONTZERTUA
The Sadies + Low Riders
Modelo zinemak, Zarautz. 22:00tan
Prezioa: 7 euro
Egia da Intxaurrondon festa rockero eta solidarioa antolatzen dutela larunbatean. Baina The Sadies taldea… The Sadies da. Beraien musika etiketa ezkerdinetik ihes egiten dute (surf, country, folk, bluegrass, garage, punk eta pop) eta izugarrizko kalitatea erakusten dute beti. Gainera Modelo aretoko kontzertuak oso bereziak izan ohi dira. Leku benetan zoragarria.
Urriak 19 igandeaKONTZERTUA
Heavy Tiger
Le Bukowski, Egia 18 (20:30tan)
Prezio: 8 euro
Suediako harrobia pop eta rock and roll munduan izugarrizkoa da. Hirukote gazte hau horren adibide argia da, punk-rok eta glam estiloen jarraitzaileak dira.
Ez dago komentariorik