Urriak 27 astelehena KONTZERTUA
Ty Segall + Jc Satan
Intxarrondo KE (19:30)
Prezioa: 9 euro
Astea ezin baino hobeto hasteko plana. Sarrerak ziztu bizian saltzen ari dira Ty Segall gaztetxo eta langilea -27 urte, 8 diska- Intxaurrondon ikusteko.”Manipulator” da haren azken lana eta JC Satan frantsesak ere arituko dira telonero gisa.
Urriak 28 astearteaDANTZA
Dancehall
Staaf taberna, María Dolores Aguirre 12 (22:00tan)
Prezioa: doan
Staaf tabernan dantzatzen erakutsi nahi digute astelehen (salsa), astearte (dancehall) eta asteazkenetan (swing). Ea zorte ona duten.
Urriak 29 asteazkenaERAKUSKETA
Subterfuge-ren 25. urteurrena
Okendo KE, Navarra etorbidea 7 (egun osoz)
Prezioa: doan
Suberfuge disketetxe mitikoak, Beldurrezko asteak bezalaxe, 25 urte bete ditu. Estatuko musika independienteari buruzko erakusketa: Dover, Sexy Sadie, Mercromina, Doctor Explosión…
Urriak 30 de ostegunaBELDURREZKO ASTEA
Monsterchef
Antzoki Zaharra, 20:00tan
Prezioa: 10 euro
25. edizioaren unerik berezienetakoa izango da ezbairik gabe eta bertan Áxel Casas & Ronquete umoristak eta A Fuego Negro tabernak parte hartuko dute. Beldurra, janaria eta barre pila.
Urriak 31 ostiralaHALLOWEEN BEZPERA
“El vengador tóxico”
Victoria Eugenia, 22:30tan
Prezioa: 7,40 euro
Urtero Halloween gaueko maratoia berehala agortzen da. Gutxienez, fantasia eta beldurrezko kultuzko film bat ikus dezakegu Victoria Eugenian, TROMA famatua ezagutzera eman zen filmarekin hain zuzen ere.
Azaroak 1 larunbataKONZTERTU-BERMUTA
Cooper
Dabadaba, 13:00etan
Prezioa: 1o euro
Cooper-ek bermutaren garaian dastatzeko bira antolatu du, “La gira del aperitivo” izenekoa. Zorionez gaude Donostiara datorrelako “UHF” diskaren abesti berriak gure artean aurkeztuko ditu eta.
Azaroak 2 igandeaMERKATUA
Igara Market
The Gallery, Igara, Illarra Berri 4 (10:00-19:00)
Prezioa: doan
The Gallery-ra goaz igande berri batean. Kasu honetan Igara Market-en hirugaren edizioa izango dugu: diseinua, artisautza, moda…
Ez dago komentariorik