Urtarrilak 27 astelehenaZINECLUBA
“La casa Emak Bakia”
Kresala Zinekluba (Arrasate kalea, Kutxa aretoa), 19:30etan
Sarrea: 4 euro
Iñaki Ortizek komentatzen zuen bezala zinema alternatiboaren, artikuloan “La casa Emak Bakia”, Oskar Alegriak zuzenduta eta zeinek solasaldian parte hartuko du, “gaur egun modan dagoen autore-dokumental motaren erakusgarri da eta Man Ray artistarenganako hurbilketa aitzakiatzat du film honek”. Aitzaki ona Donostiako zineklub beterano honetara hurbiltzeko.
Urtarrilak 28 astearteaKONTZERTUA
Frank
Kursaaleko kubo aretoa. 20:00etan
Sarrera: doan
Frank taldea buru-belarri dabil lehenengo EPa grabatzen. Donostiako folk-rock boskoteak Kutxa Kultur Hiria Kubo gunea inaguratzen du: musika, arte, moda eta hainbat disziplina artistiko erakusgai inzago dira iganderarte.
Urtarrilak 29 asteazkenaERAKUSKETA
“El underground ilustrado”
Intxaurrondo kultur Etxea, 16tik 20:30ra
Sarrea: doan
Dock of The Bay festibalearen eskutik jaiotako “El underground ilustrado” erakusketa gozatzeko azkeneko hasta da. Óscar Fernández, Discos de Kirlian disketexe eta argitaletxe txikiaren arrduradunak, Espainako indie musikan dabiltzan zenbait heroi marrazten ditu: Klaus and Kinski, Triángulo de Amor Bizarro, etab.
Urtarrilak 30 ostegunaSOLASALDI LITERARIOA
“Azken afaria”, Xabier Montoia
Liburutegi Nagusia, San Jeronimo. 19:30etan
Sarrea: doan
Xabier Montoia idazle eta musikaria (besteak beste Hertzainak sortu zuen) gutxitan ikusten dugu literaturari buruz hizketan. Kasu honetan haren azken eleberria aurkeztera dator, “Azken afaria”, gai mamitsua aztertzen duena: euskal gatazka “bestearen” ikuspegitik. Iñigo Aranbarri egongo da berarekin solasaldian.
Urtarrilak 31 ostiralaOPEN ROCK GAUA III
The Fleshtones + Steak + The Lookers + Octopussys
Larratxo Kultur Etxea, 20:30etan
Sarrera: 12-15 euro
Open Rock Gauaren hirugarren edizioan The Fleshtones taldea gailentzen da. Estatu Batuetako garage talde mitikoak (ia 40 urte jarraian daramatzate elkarrekin!) kontzertu dibertigarri eta potenteak burutzen ditu. Gainera, diska berria aurkeztera dator Larrratxora, “Wheel of Talent” gomendagarria. Ziburuko The Lookers garage-punk mutilak ere egongo dira festibalean, Steak stonerrak eta Bilbotik datozen Octopussys-ekin batera.
Otsailak 1 larunbataANTZERKIA
“La anarquista”
Victoria Eugenia, 20:00etan
Sarrera: 6-15-18 euro
Ez da txantxetako gauza: Davi Mamet antzerkilariaren obra dugu “La anarquista. Egiazko istorioa kontatzen du, Judith Clarc izeneko ezkertiar kide baten bizitza. Azken eguna ikusteko aukera.
Otsailak 2 igandeaPELI & MANTA
Undermount
Igeldo, 17:30etan
Entrada: konfirmatu gabe
Undermount Igeldoko gune kultural berria da eta Jon Fernandezi esker etxean goxo-goxo ikusteko pelikulak proiektatuko ditu igandetan: mantita/zakua, solasaldia, kafea, gailetak…
Ez dago komentariorik