Urtarrilak 7, astelehenaKONFERENTZIA
Cannabisa eta gaurkotasuna
Koldo Mitxelena Kulturunea, 19:00tik-21:00ra
Sarrera: doan
Renovatio erakundeak antolaturiko konferentzian Xabier Arana, Martin Barriuso eta Virginia Montañesek parte hartzen dute. Solasaldia une garrantzitsu batean iristen da cannabisaren etorkizunerako. Laborategi ezberdinek euren interesa azaldu dute marihuana Uruguayen erosteko eta Coloradoko estatuak cannabisaren legalizazioa onartu berri du. Droga biguinen garai berri baten aurrean al gaude?
Urtarrilak 8, asteazkenaPELIKULA
“Invisible”, Mursegori buruz
Trueba zinemak, 21:40tan
Sarrera: 7 euro
The National talde amerikarraren dokumentala ez baduzu ikusi edo Capsula bilbo-argentinarrak grabaturiko Bowieren “Ziggy Stardust” pelikula galdu baduzu, ez zaitez larritu. Asteazkena zure lehenengo eguna izan daiteke Dock Of The Bay festibalean. Bi aukera daude: orkestra zuzendari gazteen arteko lehiaketa bat (“One Minute For Conductors“) edo “Invisible”, Víctor Iriarteren debuta. Maite Arroitajauregi musikari eibartarraren prozesu kreatiboa bilatzen doa haren bakarkako proiektua den Mursegon.
Urtarrilak 9, ostegunaKONTZERTUA
Julio Bustamante
Le Bukowski, 23etab
Sarrea: doan
Duela 10 bat urte, Bustamante musikari valentziarrak Julio izena ipini behar izan zuen “Operación Triunfo”ren abeslearekin ez nahasteko. Mediterraneoan lantzen den pop eguzkitsuaren eredu da eta telebista saio hartan ateratzen zen Bustamante baino askoz ere ezezagunagoa den arren, badu meritorik. Indie talde dexentek maite dute (Doble Pletinak adibidez) eta Valentzian sorturiko artista berri batzuekin Maderita taldea sortu du urte hauetan. Kontzertua baino lehen, “Bustamante Perkins” dokumentala ikusi daiteke Trueban.
Urtarrilak 10 ostiralaKONTZERTUA
Cooper + Parrots
Intxaurrondo Kultur Etxea
Sarrera: 12,50 euro
Bueltan da Cooper. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Baliteke 2000. urtetik Alejandro Diezek aurrera atera duen proiektua Los Flechazos-ena bezain erakargarri eta egiazkoa ez izatea. Beharbada, ez du abentura bila dabilen gazte belaunaldi oso bat bilduko. Baina Cooper-en du mod-aren revivala egiten duen banda handiak oinordeko nagusia. Hauekin gainera, esentzia sixtie-a, elegantzia eta gustu oneko toneladak partekatzen dituzte. Mujeres talde bartzelonarraren erantzuna den Parrots talde madrildarra arituko da hauen aurretik, Strange Boys-en orbitan sortu berri den garaje-a.
Urtarrilak 11, larunbataTAILERRA
Palindromoak
Undermount (Igeldo), 17:00etan
Sarrera: doan
Hitz edo perpausa kapikua da, ezkerretik eskubira zein eskubitik ezkerrera berdin irakurtzen dena, testu simetrikoa. Gero eta luzeagoa… orduan eta dibertigarriagoa. Igeldoko Undermount gune kulturalean proposatzen den joko-tailerra. Euskeraz.
Urtarrilak 12, igandeaPELIKULA
“The Stone Roses: Made of Stone”
Antzoki Zaharra, 21:00tan
Sarrera: 7 euro
Erresuma Batuan, The Smiths eta pre-Britpop eraren artean boom egin zuen talderik badago. 25 urte beranduago, Manchesterrekoen “Stone Roses” (1989) deituriko debuta izan zen LP-aren eragina entzun daiteke. Dock of The Bay festibalaren azken filma, “This is England”eko zuzendari eta talde honen jarraitzaile sutsua den Shane Meadows-ek kontatzen duen historioa.
Ez dago komentariorik