Azaroak 14 ostiralaKONTZERTUAK & DJak
Raphael
Kursaal (21:00etan)
Prezioa: 47,32 euro
Aranda de Duero-ko Sonorama festibalean izan ondoren, indie munduak Raphael besarkatu du. Gauza bitxia benetan. Linares-eko artistaren fama pil-pilean dago, beraz.
70´s Satanic festa
Dabadaba (20:00tan)
Prezioa: 8/10 euro
70. hamarkadaren rock and roll-ari omenaldia. Bigarren edizio honetan pare bat talde euskaldun (Yemen-Ra, Soulbreaker Company), Bartzelonako beste bat (Prisma Circus) eta Suediatik datozen Hypnos izango ditugu. Judas Priest, Thin Lizzy eta Deep Purple-en soinuez influentzia duen taldea da azkeneko hau.
Mister Klin DJ
Le Bukowski (23:00-04:00)
Prezioa: doan
Jokin Misterklin da seguruenik gure artean dabilen dj sixties finena. Mod, garage, psicodelia eta antzeko doinuak entzun eta dantzatuko dituzu.
Azaroak 15 larunbataKONTZERTUAK
Ayo Silver! Jubilee 2
Dabadaba (21:30-04:00)
Prezioa: 10/13 euro
Ayo Silver! promotoraren erritmoa bortitza da (munduko gehiena?) eta bigarren urteurrena ospatzen ari dira. Punsetes taldearen arrakasta ondoren gaur Tacocat talde amerikarraren unea iritsi da.Violeta Vill (Logroño) eta Almanaque Zaragozano (Iruña) ere arituko dira. Ayo Silver!-eko mutilak ere musika ipiniko dute.
Jammin Jam
Doka (20:00-05:00)
Prezioa: 8 euro
Gipuzkoan reggae mugimenduaren erreferentzia den festibala da Jammin Ja. Solasaldiak 20tan hasiko dira eta hamarretatik aurera talde eta sound systems-en ordua iritsiko da.
Azaroak 16 igandeaMERKATUA
Artisautza merkatua
Bretxaren kanpokaldean (10:00-12:30)
Sarrera: librea
Baserritarrentzat egokitua egoten den gunean Gabiltza erakundeak euren produktu artisau-lanak erakutsiko dituzte.
Ez dago komentariorik