Urriak 10 ostiralaKONTZERTUAK
Frank
Fnac, Urbieta kalea 9 (19:00etan)
Prezioa: doan
Zirkuloa ixten dute. Frank taldearen debuta, Errenteriako Mikelazuloko emanaldia albo batean uzten badugu, Fnac-en izan zen orain duela urte bete. EP berria atera dute aurten eta Bilboko musika txapelketa ospetsuan parte hartu dute. Folk-rock intentso eta ederra.
Gamonides + Mushroom Caffeine
Le Bukowski, Egia kalea 18 (20:30tan)
Prezioa: 6 euro
Batetik, Hondarribia eta Irunetik datorren Mushroom Caffeine taldearen errekonbertsioa ikusi dezakegu. Bikote izatetik hirukotera pasa dira azkenaldian. Eta asko hobetu dute, doinu erregistro berriak sartuaz baxulari berriarekin. Estilo garajero eta punk-ari ukitu hobea eman dio fitxajeak. Gaueko talde nagusiak, aldiz, garaje-psych doinua lantzen dute eta Jysus eta Hollywood Sinner bezalako taldeetatik datozte. Madrilgo sixties power.
El Páramo + Padre Lobo
Dabadaba, Mundaiz kalea 8 (21:30tan)
Prezioa: 10 euro
El Páramo stoner-rock taldea madriltik ere dator eta Espainako kapitalean fama dexente dute publiko rockeroaren artean. Wovenhand taldearekin jo berri dute eta izenbururik ez duen bigarren lana aurkeztera etorriko dira. Larunbatean, adi, ze FNAC-en ere joko dute musu-truk. Padre Lobo stoner donostiarrak joko dute aurretik.
Los Bracco
Kaiola taberna, Miracruz kalea (23:00tan)
Prezioa: doan
Los Bracco talde donostiarrak bizitza erdia igarotzen dute Kaiolan, zapore amerikar eta dexente dongea duen Gros auzoko tabernan, alegia. Rock and roll argia, doinu itsaskorrak eta oso giro ona sorrarazten dute mutil hauek.
Urriak 11 larunbataMODA
Donostia Fashion Week
Zorroaga eliza, Zorroaga gaina 29 (11:00-12:30)
Prezioa: gonbidapena
Gure moda gaur izeneko desfilea izango da Zorroaga eliza bitxian, kontzertu indie-ak ikusi ditugun lekuan hain zuzen ere. Larunbat goiza igarotzeko plan ezberdina. Hori bai, gonbidapena beharko duzu.
Urriak 11 larunbataKONTZERTUAK & DJak
Etengabeko zarata jaialdia
Larratxo Kultur Etxea, Larratxo pasealekua 55 (19:30-01:00)
Prezioa: 10 euro
Eztanda musikala eta kore eta metal ezizenak maitatzen dituen festibalak 12 urte bete ditu jada. Aurten Estricalla, Looking for an answer, Auxilio… izango ditugu.
Helmet
Psilocybenea, Hondarribia (22:00tan)
Prezioa: 20 euro
Luxuzko bisita: 90. hamarkadan egon ziren metal eta noise rock talde ospetsuenetariko bat hondarribiara dator. Helmet taldearen “Betty” diska mitikoaren 20. urteurrena da eta Page Hamilton abeslari eta gitarjolearen taldeak fundamentuzko arrazoiarekin izango da Euskal Herrian.
León Benavente + The Icer Company
Intxaurrondo KE, (22:00tan)
Prezioa: 10 euro
León Benavente-ren lehen lanak harrera bikaina izan zuen Mondo Sonoro, Rolling Stone eta Rockdelux bezalako aldizkari espezializatuetan. Egia esan Estatu mailan 2013an egon den indie diskarik borobilenetarikoa izan zen beraiena. The Icer Company ere Intxaurrondon egongo dira.
Roller Disco
Dabadaba, Mundaiz 8 (22:00tan)
Prezioa: 5 euro
Plan benetan bitxia. 22:00ak eta 00:00ak bitartean patinajea egin dezakezu Dabadabako zoruan. Gauerdian, eta gorputzak ahal duen arte, Discos Bambinos eta WTF-ko dj euskaldunak arituko dira disco, Italo, 80s, 90s… pintxatzen. Guztiz dibertigarria.
Urriak 11 igandeaSWING
Dj Mr Patxi Crazy Legs
Staaf, María Dolores Aguirre 12 kalea (19:00-21:00)
Prezioa: doan
Swing dantza modan dago Donostian eta baita leku guztietan ere. Staaf-en badakite hori horrela dela. Vintage dantzaren arrakasta tabernan frogatuko nahi baduzue… bertara hurbildu zaitezkete.
Ez dago komentariorik