Martxoak 16 astelehenaKONTZERTUA
Maika Makovski
Psilocybenea, Hondarribia. 20:30etan
Prezioa: 7 euro
Hondarribiara goaz Psilocybe aretoaren soinu dotoreaz gozatzeko helburuarekin. Mallorkan jaio den Maika Makosvski izango dugu eszenatokian. Bakarrik dator, haren piano eta gitarraren konpainiaz.
Martxoak 17 astearteaERAKUSKETA
“Paisaiaren murmurioa” – Artista ezberdinak
Koldo Mitxelena (16:00-20:00)
Prezioa: doan
Martxoan eguraldi nahasia daukagu, baina hilabete aski interesgarria, aldiz, artearen arloan. Koldo Mitxelenaren erakustaretoan 10 artista euskaldunek izadia eta paisaiari botatzen dieten begiradaz gozatu dezakegu. Gogoeta eta edertasuna elkarrekin doaz.
Martxoak 18 asteazkenaZINEAREN FESTA
“Negociador”
Príncipe eta Antiguo Berri aretoetan
Prezioa: 3,70 euro
Borja Cobeaga donostiarraren filmeari post bat eskaini genion aurreko astean. Jesús Eguiguren eta ETAren konbertsatzio ezagun haien inguruko interpretazio librea ikusiko dugu. Komedia eta drama nahastuta. Eta gaur asteazkena denez, sarrera murriztua dago.
Martxoak 19 ostegunaMOJO WORKIN´ FESTIBALA
Ongi etorri festa: The Limboos + Bitkitures + djs
Dabadaba (21:30-4:00)
Prezioa: 5 euro
Ez dago batere gaizki Mojo Workin´soul jaialdiaren bezperan izango den aperitiboa. 5 euroren truke The Limboos r&b eta erritmo exotikoak lantzen dituen taldeak joko du. Telonero gisa Bitkitures-en surf/blues musika. Ondoren, dj-ak.
Martxoak 20 ostiralaMOJO WORKIN´ FESTIBALA
Maxine Brown + Dee Dee Sharp + djs
Gasteszena, 21:30-06:00
Prezioa: 16 euro
Aretoaren edukieraren %70 bete da dagoeneko. Mojo soul jaialdiaren 6. edizioaren arrakasta ez du inork dudan jartzen. Aurten kartelaren lau abeslari / talde nagusiak emakumeak dira. Lehenengo gauan Maxine Brown eta Dee Dee Sharp igoko dira eszenatokira. Itxura ederra dauka.
Martxoak 21 larunbataMOJO WORKIN´ FESTIBALA
Mable John + The Velvelettes + djs
Gasteszena, 21:30-07:00
Prezioa: 16 euro
Soul eta kalitatezko r&b gehiago. Mable John Tamla records-en egon zen lehenengo andrea da eta The Velvelettes hirukoteak Motown disketxearen identitatea osatzen lagundu zuen 60. hamarkadan.
Martxoak 22 igandeaERAKUSKETA
“Argi-basoak” – José Manuel Ballester
Kubo-Kutxa aretoa (Zurriola, 1 – Kursaal) (11:30-13:30/17:00-21:00)
Prezioa: doan
Gomendartzen dugun erakusketa berri bat. José Manuel Ballester argazkilariak Argazkigintzako 2010eko Sari Nazionala jaso zuen bere ibilbide pertsonalagatik. Arkitekturaren eta hiriaren inguruko begirada erakargarri bat proposatzen du.
Ez dago komentariorik