Otsailak 16 astelehena ZINEA
Kimuak 2014
Antzoki Zaharra (19:30etan)
Sarrera: 2 euro
Kimuak 2014ko uzta gure artean diugu jada. Euskal Filmotekak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz munduan zehar zabaltzen dituen laburmetraiak lehenengo aldiz ikusteko aukera dugu. Besteak beste, “Zarautzen erosi nuen” eta Asier Altunaren “Soroa” laburrak aurkeztuko dira.
Otsailak 17 astearteaCLÁSICOS DEL PRÍNCIPE
“Ser o no Ser”
Príncipe zinemak (20:00etan)
Precio: 6 euro
Clásicos del Príncipe deritzon zikloan film interesgarri zein baliotsuak ikus daitezke. “Ser o no Ser” harribitxi bat da, nazien parodia borobila. Bigarren Gerrate Mundialean filmatu zuten. Behar-beharrezkoa.
Otsailak 18 asteazkenaZINEA
Labo 2 – Clermont-Ferrand Zinema Jaialdia
Antzoki Zaharra (19:30etan)
Sarrera: 2 euro
Zineaz josia dago astea, laburmetraiez hain zuzen ere. Tabakalera eta Donostia kulturak Clermont-Ferrand zinema jaialdiaren labo sail osoa dakar donostiara. Laburmetrai benetan arraroak dira. Bitxiak. Gaur, bigarren tanda. 8 labur guztira.
Otsailak 19 ostegunaZINEA
Labo 3 – Clermont-Ferrand Zinema Jaialdia<
Antzoki Zaharra (19:30etan)
Sarrera: 2 euro
Clermont-Ferrand zinema jaialdiaren hirugarren eta azken eguna. Laburmetrai bitxi eta esperimentalak gozatzeko azken aukera. Gaur ala inoiz.
Otsailak 20 ostiralaKONZTERTUAK
The Hot Sprockets + Priscilla Band + Mushroom Caffeine
Dabadaba (20:00tan)
Prezioa: 8-10 euro
Asteburu rockeroari ekingo diogu. Ez dago batere gaizki gaurko gaua. Alde batetik irlandatik datoz The Hot Sprockets taldea eta garage zein folk-rock freskagarriarekin aho-zabalik utziko gaituzte. Bilbotik, aldiz, Priscilla Band souleroak eta bidasoako hirukote garajeroena, Mushroom Caffeine, bueltan daude zenbait hilabete zuzenean jotzen egon gabe.
Otsailak 21 larunbataGROSSO MODO FESTIBALA
Bullet Proof Lovers + Puño Americano and His Puñetes + Hombre Lobo Internacional
Dabadaba (21:00tan)
Prezioa: 8-10 euro
Gure asteko plana. 3 rock and roll talde bortitz, Gross garagardoa (sarrerarekin botilatxo bat garagardo sartzen da), 3 dj eta Marta Ennes diseinatzailearen rock kartelen erakusketa. Yeah.
Otsailak 22 igandeaSALSA
Salsa dantza
Staaf (19:00-04:00)
Prezioa: doan
Igandero salsa eta latin doinuak Staaf tabernan aurkituko dituzu.Cuba, Puerto Rico eta New York-eko kaleetatik datozen erritmo beroak. Salsa ere cool izan daiteke.
Ez dago komentariorik