Urtarrilak 12 astelehenaKONTZERTUAK
Skip Jensen + The Hands
Dabadaba aretoa, (20:00etan)
Prezioa: doan
Dabadaba beraren esanetan, gaurkoa “garaje zaborra” maitatzen dutenentzat gau aproposa da. Hau da Jay Retard, Gories eta horrelakoak. Baina gauzarik onena da… doan dela.
Urtarrilak 13 astearteaDOCK OF THE BAY
“Austin To Boston”
Trueba zineak, (20:00etan)
Prezioa: 7 euro
Dock of The Bay da ezbairik gabe gure asteko planik gustukoena. Eta benetan itxura ezinhobea duen film horietakoa da “Austin To Boston” dokumentala, indie zein hippy izaera duen road movie ederra.
Urtarrilak 14 asteazkenaDOCK OF THE BAY
“Heaven adores you”
Trueba zineak, (20:00etan)
Prezioa: 7 euro
Dock of The Bay festibalean jarraitzen dugu, asko merezi duen film horietako baten aurrean gaude eta. “Heaven adores you” Elliot Smith musikari ospetsuaren istorio tristea da: fama lortu bezain laster depresio handi batean sartu eta bere burua hil zuen. Goian bego.
Urtarrilak 15 ostegunaKONTZERTUA
Elliot Murphy & Olivier Duran
Antzoki Zaharra, 20:00tan
Prezioa: 18 euro
Ameriketako rock gaua. New York-etik datorren Elliot Murphy rockeroa denbora luzea igaro du arrakasta izan gabe. Zorionez, azkeneko urte hauetan zortea bere alde duela dirudi eta gora egin du. Olivier Duran frantsesarekin izango dugu.
Urtarrilak 16 ostiralaERAKUSKETA
“Esbozos y acordes” (Diego Besné)
Egia Kultur Etxea -Gasteszena- (10:00-13:30 / 16:00-20:00)
Prezioa: doan
Dock of The Bay festibalak baditu zenbait erakusketa eta Diego Besné donostiarraren marrazkiak dira aurten interesgarrienak. Donostiako musikari dexente aukeratu ditu haien erretratu polit eta atseginak burutzeko helburuarekin.
Urtarrilak 17 larunbataKONTZERTUA
Gran Yate Especial + Astracán + Gye djs
Le Bukowski aretoa, 20:00tan
Prezioa: doan
Gran Yate Especial-ek ez du ia zuzenean jotzen eta aukera paregabea da donostiako talde rockero eta garajeroa, hainbat taldeetan ibilitako kideak dituena, ikusteko. Ez da ezer ordaindu behar eta hauxe guztia gutxi balitz Astracán + Gye djs ere arituko dira.
Urtarrilak 18 igandea PAPEREZKO KONTZERTUAK
Jabier Muguruza
Garoa Kultur Lab, Zabaleta 34 (12:30-14:00)
Prezioa: 12 euro
Jabier Muguruza musikari fin eta leunak Garoa Kultur Lab-en parada egingo du 2015eko lehen Paperezko Kontzertua eskaintzeko. Joseba Martin (La Jungla Sonora) kazetariak moderatuko du saioa.
Ez dago komentariorik