Apirilak 6 astelehenaKONTZERTUA
Les Marinellis
Dabadaba, 20:30etan
Prezioa: doan
Detaile bikaina Burger Records disketxe famatuaren soinua errepresentatzen duen (garaje lo-fi eta pop pilulak) talde on bat doan ikusi ahal izatea. Kanadatik datozen Les Marinellis Black Lips eta The Growlers artean daude.
Apirilak 7 astearteaZINEA
“ET”
Okendo Kultur Etxea, Nafarroa Etorbidea 7 (11:00etan)
Prezioa: doan
Familiarekin goiza pasatzeko plan ederra. “ET” filma hamaika aldiz ikusi baduzu ere ez zara inoiz aspertzen fantasiazko zine klasiko honekin. Itzulpena euskeraz da.
Apirilak 8 asteazkenaPINTXO-POTE
Rekalde + Eiger + Malandrino
Alde Zaharra / Gros
Prezioa: 1,5/2 euro pintxo-pote bakoitza
Asteazkenero pintxo-potearen prezio baxuekin gozatu dezakegu. Ia bata bestearen parean daude Eiger eta Rekalde tabernak. Groseko Malandrinos-en pizza ospetsua ezinbesteko must-a bilakatu da.
Apirilak 9 ostegunaLANTEGIA
Artista liburuak
Tabakalera (Sukaldea), Duque de Mandas 32 (16:00-20:00)
Prezioa: doan
Aldi berean bi lantegi egingo dituzte: esku hartutako liburuen ingurukoa izango da bata eta bestea, Luis Barriosek gidatua, artista liburuak sortzera bideratua.
Apirilak 10 ostiralaAZOKA
Vintage Market Donosti
Londres hotela, 16:30-20:30
Prezioa: doan
Part Time taldearen synth-pop musika dugu gaur baina ez da dena musika izango. Azoka vintage hau iganderaino luzatuko da.
Apirilak 11 larunbataUR BELTZ FESTIBALA
The Monsters + Lie Detectors + Gora Gora Kids
Intxaurrondo KE, 22:00etan
Prezioa: 12-15 euro
Lie Detectors taldea sekulako ustekabea izan da rock musika maite dutenentzat. Gora Gora Kids ere arituko dira EP berri bat aurkezten eta guztien gainetik The Monsters. Garaje eta rock and roll gaua.
Apirilak 12 igandeaKONTZERTUA
Moon duo
Dabadaba (21:00)
Prezioa: 12/15 euro
Eta gehien gustatzen zaigun plana azkenekoa da. San Francisco-ko bikoteak kontzertu liluragarria eskaini zuen orain dela bi urte Intxaurrondon. Moon Duo da gaur egungo psikodeliako gailurretariko bat.
Ez dago komentariorik