EKAINAK 15 ASTELEHENA
Musika eta poesia errezitaldia
Lekua: Victoria Eugeniako kluba
Ordua eta prezioa: 19:30etan / doan gonbidapenarekin
Musika eta poesia errezitaldia non Amaia Lasa, Pako Aristi, Emilio Varela eta Antonio Hernández parte hartuko duten. Gonbidapenak Victoria Eugeniako salmenta-lehiatilan eskuratzen dira.
EKAINAK 16 ASTEARTEA
Zinema Independientearen Zirkuitoa
Lekua: Antzoki Zaharra
Ordua eta prezioa: 19:00etan / 3,50 euro
Joaquim Pinto zinemagilearen begirada autobiografikoa IHES gaixotasunaren inguruan. Dokumental ederra eta mingarria. Mundu osoko festibaletan egon da jada.
Emakume arabiarren zine erakustaldia
Lekua: Koldo Mitxelena
Ordua eta prezioa: 18:30etan / doan
Biladi Elkarte Palestinarra-Mewando Sareak antolatutako zine erakustaldia eta eztabaida. Lehenengo egun hontan “Mi amor me espera junto al mar” dokumentala egongo da ikusgai. Mais Darwazah zuzendariak, doinu poetiko batez baliatuz, Palestinara egin zuen lehen bidaia kontatzen du.
Jantwo webgunearen aurkezpena
Lekua: Keler garagardoaren egoitza
Ordua eta prezioa: 19:30etan / doan
Jantwo.eu gastronomia eta donostiako pintxo tabernei buruz mintzatzen den webgune berri bat da. Pintxoak eta edaria doan banatuko dute.
EKAINAK 17 ASTEAZKENA
Emakume arabiarren zine erakustaldia
Lekua: Koldo Mitxelena
Ordua eta prezioa: 18:30etan / doan
Bigarren eta azkeneko eguna. Gaur “Villa Touma” filma botako dute eta bertan kristauak diren hiru ahizpek 1967eko gudaren ostean euren lurraldeak eta estatusa galtzen dute. Ezarri dieten errealitate mingarri berri honi aurre egin ezinik ibiliko dira.
EKAINAK 18 OSTEGUNA
Solasaldi musikala: Jabier Muguruza + Amancay Gaztañaga (Grises)
Lekua: Garoa Kultur Lab
Ordua eta prezioa: 20:00etan / doan
Bi belaunaldi ezberdin. Kontrako bi estilo (Jabier Muguruzak folk estiloa jorratzen du eta Zestoako Grises taldean dagoen Amancay Gaztañagak, aldiz, indie musika). Eta, azkenik, musikaren egoeraren inguruan solasaldi interesgarri bat.
Staaf tabernaren lehen urtemugaren festa
Lekua: María Dolores Aguirre, 12 (Atotxa)
Ordua eta prezioa: 22:00etan / doan
Staaf tabernaren lehen urtemuga ospatzeko festa. Jam session batekin hasiko da dena The Soul Bros taldearen eskutik.
Gazteen Antzerki Topaketa 2015: sari banaketa
Lekua: Lugaritz KE
Ordua eta prezioa: 19:30etan / 3 euro
Gazteen Antzerki Topaketa bezalako ekimenei esker, antzerkia bizirik dirau donostian. Gaur egun handia da beraientzat, edizio hontako sari banaketaren eguna alegia.
EKAINAK 20 LARUNBATA
Musikaren Eguna
Lekua: Loiola kalea (FNAC)
Ordua eta prezioa: 10:00-22:00 / doan
Aurten lau talde euskaldun izango ditugu (Niña Coyote eta Chico Tornado horien artean) eta Burgosetik datozen La Maravillosa Orquesta del Alcohol, MODA izenarekin ezagutzen dena. Azken orduan Los Bracco erantsi zaie zeintzuk lan bikoitza duten, gauean Le Bukowski tabernan egongo baitira haien lehen EPa aurkezten.
A Fuego Negro tabernaren 9.urtemugaren festa
Lekua: Dabadaba
Ordua eta prezioa: 21:00etan / 6 euro (10 DVDarekin)
Alde Zaharreko A Fuego Negro tabernaren 9. urtemugaren festa ospatzeko jaialdi polita antolatu dute. Janari goxoa egongo da, Áxel Casas eta Ronquete umoristen “Donosti ninja” showa ikusiko dugu eta dj mordo bat arituko dira. Gau erraldoia.
Ez dago komentariorik