Martxoak 9 astelehenaDFERIA
Arte eszenikoen festibala
Eszenatoki ezberdinak. Programazioa kontsultatu
Prezioa: 12-20 euro
Aste honetan gehien gomendatzen dugun plana arte eszenikoen dFERIA festibala da. XXI. edizioa martxoaren 9tik 12ra bitarte ospatzen da eta 28 konpainiek 29 ikuskizun (33 emanaldi) aurkeztuko dituzte hiriko 8 agertokitan. Aukera oso zabala da.
Martxoak 10 astearteaERAKUSKETA
Detritus, edertasuna hala ere
Ganbara aretoa, Koldo Mitxelena (16:00-20:00)
Prezioa: doan
Dagoeneko pare bat urte igaro dira Detritus artista plastiko donostiarrak gure hirira bueltatu zenetik Madrilen urte mordo igaro ondoren. Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan ikusgai dagoen erakusketak haren lanik garrantzitsuenak jasotzen ditu 80. hamarkadan hasi eta gaur egun arte. Orohar punk eta elementu gotiko nahiz ilunak nagusitzen dira.
Martxoak 11 asteazkenaDFERIA
“Lauesku 22”
Victoria Eugenia antzokiaren klubean (17:00etan)
Prezioa: 12 euro
Gure apostua dFERIA festibalean gogoeta moduan aurkezten den saio hau da. Pilota-partida baten bitartez hainbat egoera azaltzen dira jokoaren arauak auzitan jartzeko eta hauxe izango da obraren hausnarketa nagusia.
Martxoak 12 ostegunaLOS JUEVES DEL TRUEBA
“Nacido en Gaza”
Trueba zineak (21:30etan)
Prezioa: 6 euro
“Los Jueves del Trueba” denboraldi berriaren azken filma konpromezu politiko handia duen dokumental bat da. Israelgo ejerzitoak Gazako eremua erasotu zuen 2014ko udaran eta gertakizun tamalgarri honi buruz hitzegiten du. Jon Sistiaga kazetaria arituko da solasaldian.
Martxoak 13 ostiralaKONTZERTUA
Javier Sun + Petti
Gastronomiazko Euskal Anaiartean (Trinitate plaza), 20:00tan
Prezioa: 5 euro
Undermount kultur erankundeko neskak musikaz beteriko menua prestatu digute donostiako elkarte ospetsuan. Gitarra akustikoak hartuko dituzte batetik Petti beratarrak eta mod munduan betidanik ibili den Javier Sun donostiarrak. Adi egon: ezusteko polit bat ere egongo da.
Martxoak 14 larunbataKONTZERTUA + DJ
Tulsa + Wail Baby Wail
Dabadaba (21:00etan)
Prezioa: 8-10 euro
Hondarribian jaiotako Miren Iza Tulsa ere bada, pop-folk eta ukitu elektronikoak dituen proiektu musikal interesgarria. “Calma chicha” diska aurkezten du, bere karreraren hirugarrena hain zuzen ere. Ondoren musika beltza eta 50-60. hamarkadetako espiritua duen Wail Baby Wail musika kluba izango da.
Martxoak 15 igandeaAZOKA
Igara Market 5
The Gallery, Igara. (11:00-14:30 eta 16:30-20:00)
Prezioa: doan
Ohikoa den bezala Igara Market azokaren 5. edizioa Brick Lane-n ispiritua jasotzen duen The Gallery espazioan ospatuko da. Antolatzaileak diotenez ikusmina handia sortu da eta donostialdeko 27 artista bilduko dituzte. Beti bezala dj-ak ere egongo dira, Keler garagardoak, umeentzako tailerrak…
Ez dago komentariorik