Kontzertu freak: Gigatron
Lekua: Doka aretoa (Erregezain, 20)
Ordua eta sarrera: 20etan / 12-15 euro
Gigatron dira gure Spinal Tap partikularrak, freak metal munduan erreferente bilakatu den taldea hain zuzen ere eta umore handiz heavy metal abesti klasikoen bertsioak egiten dituzte beraien heroiez mozorrotuta. “Mar de cuernos” diska mitikoaren 10. urteurrena ospatzera etorri dira eta, noski, Halloween gaua tokatu denez seguru zerbait berezia antolatuko dutela. Facebook-en aurreratu duten bezala, “larunbat honetan Donostiara goaz Papanas-en urtebetetzea ospatzera!”.
Festak eta dj-ak
Lekua: areto ezberdinak
Ordua eta prezioa: 00:00etatik aurrera / 0-5 euros
Taberna eta klub batzuek Halloween ospatzera apuntatu dira. Errege Katolikoen zonaldean dagoen Pokhara tabernan (Sánchez Toca, 1) Hallogay festival-a antolatu dute eta bertan musika elektronikoa, indie, 80´s eta beste estiloak aurkitu dituzu Imanol Costas, La Fábrica de Colores, We Are Lasaña eta beste dj askoren eskutik. Bukowski (Egia, 18) tabernan rock, kantu bitxiak eta umorea barra-barra Caspafantasmas hirukoteak ekarriko dute. Bi festa hauek doakoak dira.
Egiatik atera gabe Dabadaban Pawn Halloween Party izango da eta disco musikan oinarritutako set bat aurkeztuko dute Landerground eta Alain Elektronische.on-ek: kraut, funk, cosmic, rock… Sarrerak 5 euro balio ditu.
Beldurrezko erakusketa: “Iberia FX. Eskarmentua eta artifizioa Espainiako zineman”
Lekua: Okendo Kultur Etxea (Nafarroa etorbidea, 7)
Ordua eta prezioa: 10:00–14:00 eta 16:30–20:00 / doan
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren asteko jaialdiaren parte da eta efektu bereziek Espainiako zineman izan duten bilakaera azaltzen du erakusketak. Maketak, espazio-ontzi bitxiak, historiaurreko munstroak, haurtxo mutante ikaragarriak edo momifikatutako tenplarioak ikus daitezke. Halloween-en ezaugarri guztiak hementxe aurki ditzakezu.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea: “Tag” eta “Baskin”
Lekua: Antzoki Zaharra
Ordua eta prezioa: 00:30etan / 7,40 euro
Halloween gaua beti da une berezia Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen eskaintzaren artean. Aurten gainera estreinaldeko egunean koinziditzen du. “Tag” japonesa probokazioz beteriko film dibertigarria da eta “Baskin”, aldiz, aurtengo pelikularik ilunetarikoa izango da seguruenik.
Ez dago komentariorik