Matxoak 17 astelehenaZINEA
“La cabaña en el bosque”
Kresala Zinekluba, 19:30tan
Sarrera: 4 euro
Beldurrezko zentzuzko pelikulen jarraitzaileak direnak ikusia izango dute jada. Baina azkenean pantaila handi batean ikusteko aukera izango dugu Donostian. Seguruenik “Scream” bota zutenetik, 90. hamarkadan, ez da horrelakorik egin. Gidoi burutsua dauka, Joss Whedon-ek idatzita, “Los vengadores”, “Buffy Cazavampiros” edo “Firefly”-ren atzean dagoen tipo azkarra.
Martxoak 18 astearteaALTXERRI BAR&JAZZ
Javier Ruiz, guitarmen
Altxerri, 23:00tan
Sarrera: doan
Gezurra dirudi: lehenengo aldia da Altxerri tabernaren ekimen bat gomendatzen dugula. Bazen garaia. Asteartero gitarjole fina izaten ohi da, Javier Ruiz “guitarmen” ezizena duena. Pop, rock, swing, bossa-nova, jazz eta hainbat estiloetan aditua da.
Martxoak 19 asteazkenaPIZZA-POTE
Malandrino taberna
Miguel Imaz kalea, 20:00tik aurrera
Sarrera: 2,5 euro
Arratsaldeko zortziak eta bederatziak bitartean, ostegunetan auzoa girotzen duten gazteak baino zaharragoak diren pertsonez betetzen da taberna. Etxeko espezialitatea pizza da: mehea, lauki txikitan moztua, eta sarri, labetik atera berria. Begetala izango da ziur asko zaporetsuena, nahiz eta aukera guztiak maila altukoak diren. Gauari hasiera emateko modu aproposa.
Martxoak 20 ostegunaOPERA
“Madama Butterfly”
Victoria Eugenia, 20:00tan
Sarrera: 12-45 euro
Koinzidentzia 1: Los Jueves del Trueba delako zikloan “Todos vós sodes capitáns” proiektazten dute. Baina operaren tradizioa hain da eskaxa hiri honetan ezin dugula beste planik gomendatu. Giacomo Puccinik konposatutako opera honek gehisha baten tragedia kontatzen du. Iparramerikar berarekin ezkondu ondoren, gizona bere herrialdera itzultzen da. Opera italieraz izango da eta itzulpena egongo dira euskarara eta gaztelerara.
Martxoak 21 ostiralaFESTIBALA
Irun rock txiki
Tunk aretoa, Irun, 21:00tan
Sarrera: 12-15 euro
Koinzidentzia bi: Neils Halstead-ek Velvet Underground taldearen debuta interpretatuko du baina biharko utziko dugu gure Intxaurrondoko bidaia. Goazen irunera. Bertan Men of Rock zigiluak Irun Rock txiki festibala eskaintzen digu. Hainbat talde interesgarri izango dira (Frank, Banda Crucero, Boogie Van, La Bona Dea) eta noski, gaueko izarrak, surf estiloa Malasañatik mundura zabaldu dutenak: Los Coronas.
Martxoak 22 larunbataKONTZERTUA
John Paul Keith
Intxaurrondo Kultur Etxea, 22:00tan
Sarrera: 12 euro
John Paul Keith 2012ko udazkenean ikusi genuen Irunen “The Man That Time Forgot” diska bikaina aurkezten. Ipar-Amerikan egiten den musikaren lezioa izan zen hura. Oraingoan Intxaurrondora dator, areto handiago batera, eta gainera bi talde extra izango ditugu ikusteko: Balerdi Balerdi eta Gran Yate Especial. Rock and roll gau borobila izango da.
Martxoak 23 igandeaJOLAS PARKEA
Igeldo
Igeldo Jolas Parkea, 16:00-20:30
Sarrera: jolasaren arabera
Igeldoko jolas parkeak udaberriari ongi etorri beroa eman nahi dio eta 20:30ak arte luzatzen du ordutegia. Eguzkia egiten badu plan polita da: bista ederrak Igeldotik gozatu eta txikitan ibiltzen zinen jolasetan berriro ere ibili.
Ez dago komentariorik