Martxoak 31 astelehenaZINEMA
“Misterios de Lisboa 2”
Kresala Zinekluba, 19:30tan
Sarrera: 4 euro
Aurreko astean lehenengo zatia gomendatzen genuen: “Misterios de Lisboa”-k lau ordu irauten duenez bi pasetan ikusi dugu (lehenengo proiekzioa ikusi baduzu ez da sarrera berriz ere ordaindu behar). Duela gutxi hil den Raoul Ruiz-en azkenetariko filma, Zinemaldian ikusi genuen duela hiru urte.
Apirilak 1 astearteaZINEMA
ZINEMAREN FESTA
Trueba, Príncipe, Oscar, Antiguo Berri
Sarrera: 2,90 euro
Zinemaren festa ekimenaren bigarren eta azkenaurreko eguna. Filmak oso prezio egoki eta baxuan ikusteko aukera aparta.
Apirilak 2 asteazkenaKONTZERTUA
Elkano Browing Cream
Le Bukowski aretoa, 20:30tan
Sarrera: 10 euro
Hirukote internaziolaren groove-a (Mikel Azpiroz Donostian bizi da, Frank Mantegari, Parisen eta Dave Wilkinson Bartzelonan) estreinu garaian dago. Eta nola ez, ezin geldirik egon. Haien disko berriaren “Uh Eh” aurkezpena dela eta, Elkano Browning Cream gure artean daude.
Apirilak 3 ostegunaERAKUSKETA
Catalá-Roca, “Obras maestras”
Kubo Kutxa aretoa, de 11:30-13:30 eta 17:00h-21:00
Sarrera: libre
Abisatuak zaudete: urteko erakusketarik garrantzitsuenetarikoa da. Eta ez gara nekatuko Francesc Català-Rocaren (Valls, 1922-Barcelona, 1998) argazki finak erreibindikatzen. Edertasuna ere txuri-beltza eta apala izan daiteke.
Apirilak 4 ostiralaFESTIBALA
Zine eta Giza Eskubideak
Victoria Eugenia antzokia, ordu ezberdinetan
Sarrera: 4,20 euro
XII. Giza eskubideen zinemaldian ikusgai egongo diren film guztiek haien presentzia justifikatzen duten balio soziala dute. Eta gaur da estreinaldia, Robert Guédigan-i, protesta zineman izen handia duen zuzendariari, zinemaldi honetako saria emango zaio.
Apirilak 5 larunbataKONZTERTUAspan>
El columpio asesino
Bonberenea, Tolosa, 22:30tan
Sarrera: 8 euro
Zuzeneko talde bortitza da Iruñako taldea. Haien Kontzertuak esperientzia eta bidai sensitibo bat izan ohi dira rock and roll, indie eta electronika zertzeladak nahastuz. “Babel” da beraien lan berriaren aurkezpena, hit iluna.
Apirilak 6 igandeaANTZERKIA
“Autorretrato de un joven capitalista español”
Lugaritz Kultur Etxea, 19:30tan
Sarrera: 10 euro
Alberto San Juan, Animalario antzerki konpaniaren partaidea, zinean burututako lanari esker ere da ezaguna. Oraingoan bakarlari moduan dator, gaur egungo egoera sozial nahiz politikoari begirada umoretsu eta ozpintsua emateko helburuarekin.
Ez dago komentariorik