Otsailak 17 astelehenaLABURMETRAIAK
Kimuak 2013
Antzoki Zaharra, 19:30etan
Sarrera: 2 euro
Kimuak 2013 laburmetrai uztaren proekzioa. Horien artean “Minerita” Goya irabazlea aurkitzen da eta baita Borja Cobeagaren “Democrazia” harrrigarri zein bitxia. Guztira 7 laburmetrai proiektatuko dira.
Otsailak 18 astearteaKONTZERTUA
Holy Wave
Le Bukowski 20:00tan
Sarrera: 8/10 euro
Lurrazpiko Festaren kaxkara pasa ez bazaigu ere ondo baino hobeto datorkigu Holy Wave-n kontzertua. Ayo silver! zigiluaren ezaugarri guztiekin osatzen da: ukitu modernoa, psikodelia eta Cosmonauts, Moon Duo edo Night Beats tankerako taldeen doinua.
Otsailak 19 asteazkenaLABURMETRAIAK
Labo (Clermont-Ferrand)
Antzoki Zaharra, 19:30etan
Sarrera: 2 euro
Donostia Kultura eta Tabakalerak antolaturiko zikloa da. Ukitu experimental duten Clermont-Ferrand festibalaren “Labo” laburmetraiak dira, alegia. Gaur asteazkena eta ostiralean azpitituloak euskaraz eskainiko dituzte.
Otsailak 20 ostegunaLOS JUEVES DEL TRUEBA
“Gente en sitios”
Trueba zinemak, 21:30tan
Sarrera: 6 euro
Zinemaldian egon bazen ere askok ezin izan zuten ikusi. Eta hemen dago. 2013ko filmarik komentatuenetarikoa, bitxia, originala eta ikusi behar den horietakoa. Juan Cavestany zuzendaria solasaldian egongo da.
Otsailak 21 ostirala INDIE PARTY
Van Poppel + Seiurte + La Fábrica de colores dj
Doka. 21:00taN
Sarrera: doan
Realeko futbolaria izan zen Zuhaitz Gurrutxagak bultzen duen festa eta gaur egun telebistan nahiz Van Poppel taldeko liderra. Seiurte eta La Fábrica de colores indie dj-a ere arituko dira.
Otsailak 22 larunbataKONTZERTUA
Maika Makovski
Doka, 21:30tan
Sarrera: 13,20€
Maika Makovski Mallorkakoa da, Andaluzia eta Mazedoniako odola badu ere. Espainan burutzen den pop-rock musika estiloan arrakasta underground nabarmena lortu du azken urte hauetan.
Domingo, 23 de febreroERAKUSKETA
Renné Cassin
Aiete Kultur Etxea, 10-14
Sarrera: librea
René Samuel Cassin baionarrari, Nobel Bake Sariduna eta Giza Eskubideen Gutuna idazten parte hartu zuen euskal herritar bakarrari omena egin nahi dion erakusketa ireki da Aieteko Kultur Etxean. Eta gaurkoa bisitatu daiteken azken eguna da.
Ez dago komentariorik