Otsailak 3 astelehenaPELIKULA
Gay-les-trans glam Zinema
Antzoki Zaharra, 19:30etan
Sarrera: 4,60 euro
Gay-Les-Trans Glam Zinemaren barnean, EHGAMek eta Donostia Kulturak nahiz Zinegoak antolatuta, “L’armée du salut” (2013) pelikula proiektatuko da. Abdellah Taia eleberriar autobiografikoan oinarrituta, gaztarotik heldutasunera doan bide bihurgunetsua kontatzen du. Amodioa, desioa, mina eta bortizkeria nahasten dira.
Otsailak 4 astearteaPELIKULA
Gay-les-trans glam Zinema
Antzoki Zaharra, 19:30etan
Sarrera: 4,60 euro
Bigarren jardunaldirako Zinegoaren aurreko edizioaren laburmetraiak aukeratu dira: “Bajo el último techo”, “Niet op Meises”, “Etta Sista Farväl”, “For Dorian”, “El pastel” eta “The Kiss”.
Otsailak 5 astearteaANTZERKIA ETA DANTZA
“La Veritá”
Scène National de Bayonne (irteera Victoria Eugeniatik). 18:30etan
Sarrera: 27 euro
Donostia eta Baiona arteko lotura kulturala bermatzeko ekimen bitxi eta gomendagarria. “La Veritá” antzezlana erdi bodebil erdi zirku gisa planteatzen du Finzi Pasca konpaniak. Sarreran bidaia, sarrera bera eta kontsumizio bat barnean daude.
Otsailak 6 ostegunaINAUGURAZIO FESTA
Kulturaldia
Kafe Botanika (Árbol de Gernika pasealekua, 8) 19:00tik 23:00ra
Sarrera: doan
Kulturaldia izeneko proiektu honek bi hilabete bete ditu. Gure jaiotza ospatzeko ordua iritsi da eta festa txiki batekin azalduko dugu gure poza. Dj-ak indie, rock and roll eta sixties musika eskainiko dute, Usategieta jatetxe eta hotelaren pintxo goxoak izango ditugu… Ez galdu! C´mon kids, it´s Kulturaldia time!
Otsailak 7 ostiralaKONTZERTUA
Kelley Stoltz
Psylocibenea, Hondarribia. 22:00etan
Sarrera: 10 euro
Kelley Stoltz tipo bitxia da: música popa ukitu psicodelikoekin nahasten du eta Echo and The Bunnymen talde britainarra gustokoa du. Kalifornian bizi den musikariak “Double Exposure” diska kaleratu berri du Jack Whiten diskoetxearekin -“Third Man”- eta aldizkari espezializatuetan primerako kritikak jaso ditu. Iñigo Cabezafuego ere egongo da.
Otsailak 8 larunbataFESTIBALA
Lurrazpiko festa
Egia Kultur Etxea, Gasteszena, 20:30etan
Sarrera: 12-15 euro
Ayo Silver! donostiar promotoraren urteko ekimen garrantzitsuena indartsu dator. Lurrazpiko Festa gure asteko plana da. Ostiralean Juventud Juché, Viva Bazooka eta Los Claveles taldeak doan ikusteko aukera izango dugu eta larunbatean… gozamen hutsa: 8 talde (Los Punsetes, The Limiñanas, Mujeres eta Mark Sultan, besteak beste) jo ta ke arituko dira. Talde hauek guztiak Kulturaldian aztertuko ditugu banan-banan.
Otsailak 9 igandeaPELI & MANTA
Undermount
Igeldo, Zentro metereologikoaren geltokian, 17:30 horas
Sarrera: konfirmatu gabe
Igeldoko gune kulturalera goaz, Undermount-era hain zuzen ere. Igandero Jon Fernándezek “peli eta manta” zikloa aurkezten du. Solasaldia egongo da, pastak, kafea…
Ez dago komentariorik