Mogambo (Azkuene 17) -30 euro-
Festa underground eta basatiena izaten da. Arraroa da sarrerak dagoeneko agortu ez izana. Ohikoa den mozorro festaz gain, oso rockeroa aurkezten zaigu gaua: heavy bertsioak egiten dituzten Leather Priest taldea eta Superdozers punkrockeroen kontzertuak, r&r dj-ak eta barra librea.
Iparra taberna (Iparraguirre 2) -doan-
Gros tabernara doazen ohiko bezeroei ezaguna egingo zaie prestatu duten plana: urtezahar-gauan “Algarrobo´s Jam” deritzon jam session akustiko bat Donostiako musikari fin multzo baten eskutik. Goizeko 3tan tabernan ezaguna den Crepúsculo de mar pintxoa eskainiko dute. Nahi duenak algarrobo erara mozorrotu daiteke.
La Madame (San Bartolomé, 35) -45 euro-
Disco Bambinos, Imanol Costas eta Áxel Casas osatzen duten dj bikote italodisco dibertigarria, izango da amu nagusia. David Martín, bertako dj-a, ere arituko da musika ipintzen. Mojitoen barra libreaz gain, 3ak arte, sarrerarekin batera eskaintzen dira 4 kontsumizio, kotilloi boltsa eta goxokiak.
Staaf (María Dolores Aguirre, 12) -doan-
Udaran berritu eta ateak zabaldu dituen Atotxako tabernak 50 euro balio duen menua eskaintzen du. Afaltzera geratzen direnek mahatsak eta kotilloi boltsa bana izango dute. Parranda, aldiz, doan da eta Pelucas party izena du. Disco musika, rock eta funk egongo da, dantza egiteko giro aproposa, beraz. Eta ileordeak eraman daitezke, noski.
Guardetxe (Elbiria Zipitria 7 andereñoa – Alde Zaharra) -doan-
Urgulleko egoitza ederrean hainbat Dj, visual jokey eta performance-ak ikusi ahal izango dituzu: Truthtown, Aitona Julian, Jaime de los Rios, Oier Villar, Aintzane Revuelta, Eric, Irati Arteaga, Stock 13, Dj Keko eta Teknomadak. Beraza hauek dira entzun ahal izango dituzuen estiloetako batzu: reggae, rock steady, elektronika, pop, chill out, house…
Ez dago komentariorik