San Telmo museoari ez diogu kantxa askorik eman. Aldi baterako erakusketaren bat izan ezik eta bere garaian egin genuen ibilbide alternatiboa kenduta, albo batean utzi dugu. Bada, hori amaitu da. Hildakoei eskainitako oroigarriak, klaustroa eta, orohar, Euskal Herriaren historia aintzinatik kontatzen duen museoa dotore jantzi da ondorengo bi erakusketa hauekin.
Alde batetik, PASOLINI ROMA dugu. Pier Paolo Pasolini idazle eta zinegile italiarrak Erromarekin zuen harremanaren bitartez hurbiltzen da beregana. Erabateko erakusketa da non gidoien eskuizkribuak aurkezten diren, story-bord-ak, filmeen zatiak, poemak, nobelak, saiakera eta artikuluak… Pasolinik berak egindako marrazkiak eta koadroak eta era berean estimatzen eta aipatu zituen artisten lanak (Giorgio Morandi, Ottone Rosai, Renato Guttuso eta Filippo De Pisis) aurkezten dira.
Beste aldetik, askoz ere apalago eta arinago bisitatu daiteke ROUND MIDNIGHT. 50 JAZZALDIA. Argazki, bideo, kartel eta objektuen bidez, Jazzaldiak egindako ibilbidea erakusten da, Trinitate enparantzako hasiera apal hartatik, Belodromoan egon ziren 80. hamarkadetako kontzertu horietara eta azkenaldian Zurriolako hondartzako kontzertuetara biltzen diren jendetzetara heldu arte.
Ez dago komentariorik