• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
real-sociedad-afición
Auskalo 0

GIPUZKOARRA ETA… REALZALEA?

Jon Pagola @jonpagola · 05/12/2013

Azkenean: 8 egun ondoren Realari buruz hitzegingo dugu. Eta ea Realzalea izatea merezi duen galdetuko diogu gure buruari.

Esan ohi da Gipuzkoan jaio den oro Realzalea dela. Reala maitatzeko nahikoa dela Gipuzkoan jaiotzearekin. Hau bera da Iñaki Gabilondo kazetari donostiarrak eusten duena ETB-k lehengo urtean bota zuen “25 años de la última copa” dokumentalean. Gauza batek bestea dakar. Gipuzkoarra dena Realzalea da. Eta alderantziz ere bai.  Ez da agian berdina izango, baina John Cusack-en “Alta Fidelidad” pelikularen hasierako gogoetarekin erraz erlazionatu daiteke: “Pop musika entzuten nuen deprimitua nintzelako ala deprimitua nago pop musika entzuten dudalako?”

Egia esan, teoria hau gurean beste nonahi bezala aplikatu daiteke. Joan gaitezen Bilbo, Iruña edo Gijonera, adibidez. Hiru kasu hauetan futbol taldearen eta hiriaren arteko identifikazioa benetan esanguratsua da. Dena dela, Zaragozako Romareda futbol zelaiko irudiak behin eta berriro ikusten dituzunean zure buruan nahiz bihotzean eransten dira. Proba ezazu Alderdi Ederren izan zen ospakizunarekin: lurralde osoa bat egina ikusiko duzu, ezpainetan irribarrea eta bihotzean poztasun handia duen jende multzoa. Gipuzkoar guztiok sentimendu berberarekin, mundu guztia alai testuinguru sozial eta politiko latz hartan…

Alta-Fidelidad-John-Cusack

Gabilondok ere gogoan dauka nola 80. hamarkadan, urte korapilatsu horietan, Atotxa futbol zelaiak rol garrantzitsu bat jokatzen zuen. Hiritar askoren bilgunea zen hura, garai hartako nolabaiteko oasia. Igande arratsaldetan merkatuan soberan geratu ziren hondakinekin topatzen zinen sarreran baina, guztiaren gainetik, oasis bat zen. 90 minutu horietan joera politikoak albo batean uzten zenituen zure taldea animatzeko. Denak zeunden Atotxan, alde guztietako jendea. Kontutan hartu behar da “denak” diogunean 1987. urtean gaudela eta ez 2013an. Gauza batzuk onerako aldatu egin dira. Agian, horrexegatik, kultura mailan onartua dago Realari buruz hitzegitea beste lekuetan pasatzen ez den bezala. Amek, askotan, ez dute futbola maite baina Reala dute gustoko, badakite noiz jolasten duen eta zeintzuk diren jokalariak. Reala: ama guztien eta kultureten taldea. Ez da txantxetakoa gure taldeak lortu duena.

Geroztik, 26  urte pasa dira. Urte mordoa, hasiera batean uste baino gehiago. Atotxara beharrean Anoetara goaz, Reala sozietate anonimo bat da (enpresa bat, alegia) eta gipuzkoarron arteko elkarbizitza gero eta paketsuagoa da zorionez. Ez dugu, beraz, oasien beharrik. Orain imajinatu 1987. urtean lokartu zinela eta gaur bertan esnatu zarela. Ez zenuke seguruenik zure begiak ikusten dutena sinistuko. Alfonso Gerraren modura jarriko zinateke: “Realak ez du ezta zeruko infernuak ere ezagutzen!”. Eta zirrikitu guztietatik sartzen den Realaren informazioak gainezka egingo zuen.

Bazkidea den tipo hau ondo baino hobeto asetzen zen bi astean behin Atotxara hurbiltzen zenean edo Realak kanpoan jolasten zituen partidoak irratian entzuten zituenean. Nahikoa zuen. Zertarako gehiago? Baina orain, 2013.urtean, 26 urte eta gero, telebista itzaliko zuen ostegunetan ezik futbola egunero botatzen dutelako. Irratia, bere irrati maitatua, itzaliko zuen futbolari buruzko informazioa albiste guztietan errepikatzen dela konturarzerakoan. Eta zer esan egunero irakurtzen zuen El Diario Vasco egunkariarekin? Hurrengo erabakia hartuko zuen: “Ez dut gehiago erosiko. Futbolari buruzko 10 orrialde irakurtzeko nahiago dut Marca irakurri”.

Orduan, gipuzkoar honi bere bizitako duda sartuko zitzaion, hil ala bizikoa den galdera horietako bat, galdera existentziala eta kastastrofikoa aldi berean, azken galdera…“Oraindik Realzalea naiz?”.

 

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo