• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
barba-portada
Auskalo 0

21 EGUN BIZARRAREKIN

unesceptico @unesceptico · 09/06/2014

Leku guztietan aurki ditzakegu bizardunak eta inork ez du misterioa argitzeko azalpenik eman. Eta bizitzea kontatzea baino hobea denez, bizarra utziko dut 21 egunez.

Hartz polarra haien eskuekin hiltzerik izan ez duten gazteek bizardun bihurtu dira. Lehen eskizofrenikoak, txiroak , edo zuzenbide katedraduna identifikatzeko baliogarri zenak, egun ez du baliorik. Zein puntura arte asimila dezake gizarte zibilizatu batek ,bere identitatea galdu gabe, bizardunen portzentaia altu hau?  Moda bat da, edo badago pertsona hauek batzen dituen patroirik? Honatx, fenomeno hau ulertzeko saiakera bat.

Lehenengo eguna: arroka baten antzekoa naiz, pertsona egonkorra, heldua, eta ideiak argi dituena. Ez dut uste esperimentu honek nire izaera, pentsatzeko era, afizioak  kaltetuko dituenik,  baina kontziente naiz arrisku bat neureganatzen ari naizela.

Hirugarren eguna: bataila gogor baterako mentalki prestatzen ari naiz. Jack Londonen kontakizun bat gogoratu dut: boxeolari batek bizarra kentzeari utzi dio konbatea iritsi baino pare bat egun lehenago bertara  azal gogortuago batekin iristeko. Hori da jarrera egokiena, bizarra indargune bilakatu. Aurkariaren indarra azal dadila bere kontra, El arte de la guerra irakurtzeko gogoa sartu zait, ez dakit zergatik.

Laugarren eguna: arratsaldean, Twitter bidez iragarritako siestaren ostean, bigarren eskuko denda batera joan eta Manowar-en biniloak saldu ditut. Jasotako dirua Arai marka eta “Dama Elche” modeloko  kaskoak erosteko erabili dut. Ez dut nire jarreran ezer arrarorik somatu, nahiz eta gaur arte inoiz ez dudan siestarik bota, eta edozer egingo nukeela nire diskoak berreskuratzeagatik.

Seigarren eguna: longboard-az joan naiz lanera, eta kitesurf eginez itzuli naiz. Dena normal.

Zazpigarren eguna: testu luze eta pertsonalez osaturiko blog bat ireki dut. Bertan nire harreman sexualez eta jendeak tontoak direla onartzeko duen gaitasun urriaz mintzo naiz.

Bederatzigarren eguna: J.J Abramsekin batera bidaiatu zuen tipo batek idatzitako zientzia fikziozko telesail baten bertsio alfaren kapitulu gidaria deskargatu dut.

barba-famosos

 

Hamargarren eguna: Nire gerriko guztiak eta Fnac-eko bazkide txartela erre ditut.

Hamabigarren eguna: “ Fabrika ezazu Tizona ezpata mikrouhin batean” ikastaroan eman nahi izan dut izena, baina ez zegoen plazarik. Eibarreko 5 akzio erostea erabaki dut.

Hamahirugarren eguna: indar geldiezin batek tabernetan vermut bat bestearen atzetik eskatzea bultzatu nau, nahiz eta zer den eta gustatzen zaidan jakin ez. Gintoneria batean amaitu dut eguna, eta zazpi konbinaturen ostean, sartu baino hobeto irten naiz tabernatik.

Hamabosgarren eguna: Citröen 2 CV-ko giltzak nire bizarrean galdu ditudala uste dut. Bilatu ostean, kokotxaren altueran pasaden astean galdutako kandatua aurkitu dut. Azkenean, nire monoziklo fuksia estreinatu ahal izango dut.

Hamazazpigarren eguna:  Bibliako pasajeak irakurriz masturbatzen diren armeniar batzuekin hitz egin dut. Jende atsegina da, eta hitzezkoa ez den lengoaiaz haien afizioak zertan datzan azaldu, eta nire kabuz esperimentatzeari ekin diot.

Hemezortzigarren eguna: telebistaren gainean marihuana landare bat duen mazeta bat jartzean tematu naiz. Telebista baina, laua da eta ez dizkit gauzak erraztu. Forma bitxiz liatu ditut zigarrilloak, eta nire bidetean hartzitu den garagardoa edan dut.

Hogeigarren eguna: opresio modu bat dela kontsideratuz, arropa albo batera uztea otu zait. Mainstream izanagatik komunikazio oralari uko egin, eta izoztutako masa darabilten okindegietako ateetan pixa egin eta sabela hustutzeari ekin diot.

Hogeitabat garren eguna:  nire guraso eta bi lagunik onena etxera etorri dira soka eta bizarra mozteko kitarekin. Esperimentuaren amaiera.

Partekatu Tweet

unesceptico

Kaixo. Genio, frustrado.

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo