• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
richard-koldo-mitxelena
Auskalo 0

BERAIEN BIGARREN ETXEA KOLDO MITXELENA DA

Jon Pagola @jonpagola · 28/01/2015

30 etorkin inguru egunero gerturatzen dira Koldo Mitxelena Kulturuneara. Lana bilatzen dute, Internet kontsultatzen dute, egunkariak irakurtzen dituzte, pelikulak ikusi... Haien bigarren etxea da. Argazkiak: Marta Ennes.

koldo-mitxelena-entradaMohamed eta Abdelhadi-k 22 eta 23 urte dituzte. Post honetan ateratzen diren pertsona gehienak bezala gazteleraz ondo moldatzen dira. Marokoarrak dira, hegoaldekoak; guretzako espazio hutsa ez den kontzeptua xehetasun garrantzitsua da Marokon, batik bat Hassan II.ren erregealdi gatazkatsuaren ostean. Unibertsitatera joateko adina duten arren, DBH ikasten ari dira eta denbora librea dutenean Koldo Mitxelena Kulturuneara abiatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren liburutegiaren egoitzara, hain zuzen ere.

Ez daude bakarrik. Etorkin asko daude hemen. Aurreko urtean 25. urteurrena bete zuen etxebizitza honetara nazionalitate ezberdina duten 30 bat pertsona sartzen dira egunero. Gehienak afrikarrak dira, baina badaude hegoamerikarrak eta baita Europa ekialdeko beste hainbat erabiltzaile. Egunkaria irakurtzen dute, Interneten ibiltzen dira, pelikulak ikusten dituzte edo denbora erraz pasatzeko mugikorrak kontsultatzen dituzte, Mohamed eta Abdelhadi-k egiten duten bezala. Liburutegiaren txartelarekin zerbitzu orotara dohainik sar daiteke, beraz baliabide gutxi dituzten hiritarrentzat aukera paregabea izan daiteke eguna hemen pasatzea.

koldo-mitxelena-ventanas
richard-koldo-mitxelena
koldo-mitxelena-interior

Espazio publikoa da hau; hau da, edonor sar daiteke. Arau bakarra, liburutegi guztietan bezala, isiltasuna mantentzea da. Badirudi Koldo Mitxelenan jende guztiak betetzen duela liburutegi-erregela. Bismark, Ghana-tik datorren 33 urteko mutil bat, guztiz konzentratuta dabil haren ordenagailuarekin. Apuratua nago bere isiltasuna ez dudalako hautsi nahi. “Lana bilatzen ari naiz”, dio. “Igeltsero, montadore, edozer egiteko prest nago”. Astean bizpahiru aldiz etortzen da. Richard ere Ghana-koa da eta lana bilatzen ari da; egia esan ia etorkin guztiak lan baten atzean dabiltza hemen. “Lana bilatzen ari naiz, baina denetarik egiten dut: irakurri, ikasi, pelikulak ikusi…”.

bismark-koldo-mitxelena-

“Gaztelania ikastera etortzen naiz ia egunero”, dio aldiz 27 urte dituen Ricky Dolvis-ek. Saharatik hegoaldera dauden herrialdeak dira gehiengoak. Gero magrebiarrak daude. Eta bigarren solairuan dagoen fonotekaraino igo behar naiz hegoamerikar batekin berriketan hasteko. Osvaldo (38 urte, Honduras) DVD batzuen artean dabil. “Ez dakit zein aukeratu”. Bapatean tipo heldu bat hurbiltzen zaio, aitona dirudi. “Anaia apaiza da. Beraiekin bizi naiz”, argitzen du Osvaldok. Eta segituan desagertzen da.

ricky-koldo-mitxelena

Koldo Mitxelenan ibiltzen diren etorkinen arteko bizikidetasuna ona da. Ez dira istilurik egoten, ez dago gatazkarik. Ez genituzke ikusiko azalaren kolorearengatik izan ezik, edota, beno, askorentzat bigarren etxea den izena ez dakitelako zein den. “Koldo Mitxelena? Ez nekien horrela izena zuenik“, dio irribarrez Mohamed-ek.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo