Mohamed eta Abdelhadi-k 22 eta 23 urte dituzte. Post honetan ateratzen diren pertsona gehienak bezala gazteleraz ondo moldatzen dira. Marokoarrak dira, hegoaldekoak; guretzako espazio hutsa ez den kontzeptua xehetasun garrantzitsua da Marokon, batik bat Hassan II.ren erregealdi gatazkatsuaren ostean. Unibertsitatera joateko adina duten arren, DBH ikasten ari dira eta denbora librea dutenean Koldo Mitxelena Kulturuneara abiatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren liburutegiaren egoitzara, hain zuzen ere.
Ez daude bakarrik. Etorkin asko daude hemen. Aurreko urtean 25. urteurrena bete zuen etxebizitza honetara nazionalitate ezberdina duten 30 bat pertsona sartzen dira egunero. Gehienak afrikarrak dira, baina badaude hegoamerikarrak eta baita Europa ekialdeko beste hainbat erabiltzaile. Egunkaria irakurtzen dute, Interneten ibiltzen dira, pelikulak ikusten dituzte edo denbora erraz pasatzeko mugikorrak kontsultatzen dituzte, Mohamed eta Abdelhadi-k egiten duten bezala. Liburutegiaren txartelarekin zerbitzu orotara dohainik sar daiteke, beraz baliabide gutxi dituzten hiritarrentzat aukera paregabea izan daiteke eguna hemen pasatzea.
Espazio publikoa da hau; hau da, edonor sar daiteke. Arau bakarra, liburutegi guztietan bezala, isiltasuna mantentzea da. Badirudi Koldo Mitxelenan jende guztiak betetzen duela liburutegi-erregela. Bismark, Ghana-tik datorren 33 urteko mutil bat, guztiz konzentratuta dabil haren ordenagailuarekin. Apuratua nago bere isiltasuna ez dudalako hautsi nahi. “Lana bilatzen ari naiz”, dio. “Igeltsero, montadore, edozer egiteko prest nago”. Astean bizpahiru aldiz etortzen da. Richard ere Ghana-koa da eta lana bilatzen ari da; egia esan ia etorkin guztiak lan baten atzean dabiltza hemen. “Lana bilatzen ari naiz, baina denetarik egiten dut: irakurri, ikasi, pelikulak ikusi…”.
“Gaztelania ikastera etortzen naiz ia egunero”, dio aldiz 27 urte dituen Ricky Dolvis-ek. Saharatik hegoaldera dauden herrialdeak dira gehiengoak. Gero magrebiarrak daude. Eta bigarren solairuan dagoen fonotekaraino igo behar naiz hegoamerikar batekin berriketan hasteko. Osvaldo (38 urte, Honduras) DVD batzuen artean dabil. “Ez dakit zein aukeratu”. Bapatean tipo heldu bat hurbiltzen zaio, aitona dirudi. “Anaia apaiza da. Beraiekin bizi naiz”, argitzen du Osvaldok. Eta segituan desagertzen da.
Koldo Mitxelenan ibiltzen diren etorkinen arteko bizikidetasuna ona da. Ez dira istilurik egoten, ez dago gatazkarik. Ez genituzke ikusiko azalaren kolorearengatik izan ezik, edota, beno, askorentzat bigarren etxea den izena ez dakitelako zein den. “Koldo Mitxelena? Ez nekien horrela izena zuenik“, dio irribarrez Mohamed-ek.
Ez dago komentariorik