• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
donosti-clicks
Auskalo 0

DONOSTIA EZ DAGO HAIN GAIZKI

Jon Pagola @jonpagola · 14/07/2014

Donostian urte bat eman ondoren, balantzea positiboa da. Buelta intentsu eta mamitsu baten ondorioa: hemen ez gaude hain gaizki.

Urtea maldan gora jarri daiteke Madril bezalako hiri handi batetik Donostiara etortzerakoan. Gustuko dugu neguko eguzkiak fereka gaitzan, eta baita tabernako barran konbertsazioa aurkitzea ere. Urbe txikitako sindrome klasikoa pairatzen dugu hemen: kanpotik datorrena eta ezarritako estiloetatik kanpoko janzkera duena seinalatzen dugu. Ez dago ia atzerriko gastronomia dastatzerik. Carhartt eta Loreak Mendian markek janzten gaituzte, eta onenak gara tortilla pintxoak eta solomo eta piperdun bokadilloak jaten; baina horrek baditu mugak.

hostieleros-kulturaldia-01

Aurrekoan, despistaturik zebiltzan atzerriko bi turista gerturatu zitzaizkidan Alde Zaharrean, eta harriturik, pintxo tabernez gain beste ezer ez ote dagoen galdetu zidaten.

– Ez zaizkizue pintxoak gustatzen?, galdetu nien.

– Zoragarriak dira, baina oso garestiak. Non jan dezakegu pizza, edo mexikar janaria?

Uste baino denbora gehiago behar izan nuen galdera erantzuteko, izan ere, ez da gurean jatetxe mexikarrik. Bestalde, ez dugu sukaldaritza barietaterik. Donostian, edozein asteartetan kaleak hutsik gelditzen dira gaueko 9etatik aurrera, eta udazken eta neguko gau hotzetan –eta, beharbada, udaberri eta udakoetan- bajoi sentsazioz ibiltzen gara, Europa iparraldeko hiri garesti, hotz, euritsu, eta monotono batean biziko bagina moduan.

Bainuetxe den hiriaren auzia ez da mitoa. Gipuzkoako zaharrenentzat El Dorado da Donostia jubilatzeko garaian: arratsaldero Kontxatik paseatzea, luxua. Nire amona Josefinak, Donostiako erdialdean igaro zituen haren azken urteak: Artzain onaren Katedraleko mezetara joan, Kontxatik paseatu, eta egun okupatuenetan kafetxoa hartuz. Zoriontsu izan zen. Donostiako postala zoragarria izango da, baina munduko petanka txapelketa bezain eroa.

atardecer-donostia-playa-la-concha

Kanpoan gaudenean, faltan botatzen dugu gerora hemen garestia delako jan ezin dugun hori. Hondartza ere faltan botatzen dugu, nahiz eta bertan bainatu ezin gaitezkeen eguraldi txarra dela medio. Bahiaren irudi idilikoak pilatzen dira. Jendeak pentsatzen duenaren kontra, hirira lotzen gaituzten gauzak dira horiek.

Giorgio Bassmati pop musikari eta pertsonaia donostiarrak eskainitako elkarrizketa honetan gakoetako bat azaldu zuen: “Ororen gainetik, gehien gustatzen zaidana, denon artean –zahar zein gazte- ondo moldatzen garela da, denok konpartitzen ditugu ideia eta farrak. Rockeroagoak, edo goxoagoak. Benetan existitzen ez den komunitate sentimendu hori gustatzen zait”.  Itxuraz hotza eta distantea den Donostia bezalako hiri bateko goxotasuna. 180.000 biztanleko hiri honek 500.000 biztanleko hiri batek duen energia berdina du– beharbada egia izango da hiritartasun energia olatu horren mitoa-.

Modu batean, harrigarria da hiri hau: estereotipo batzuk hautsi dira. Bizirik ez duen hiri bat delako errelatu kontsentsuatua amaitu da. Donostia bizirik dago, eta mugitzen da. Gainera, krisiak gogor astindu duenean egin du aldaketa. Apunte bat: Kulturaldian aipatu ditugun iniziatiba kultural eta aisiakoek ez dituzte bost urte baino gehiago. Horregatik, jendeak beste leku batera ihes egin nahi duenean, pena sentitzen dut. Gogorra izan behar da leku polit, atsegin eta dibertigarri batetik aldentzea.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo