Urtea maldan gora jarri daiteke Madril bezalako hiri handi batetik Donostiara etortzerakoan. Gustuko dugu neguko eguzkiak fereka gaitzan, eta baita tabernako barran konbertsazioa aurkitzea ere. Urbe txikitako sindrome klasikoa pairatzen dugu hemen: kanpotik datorrena eta ezarritako estiloetatik kanpoko janzkera duena seinalatzen dugu. Ez dago ia atzerriko gastronomia dastatzerik. Carhartt eta Loreak Mendian markek janzten gaituzte, eta onenak gara tortilla pintxoak eta solomo eta piperdun bokadilloak jaten; baina horrek baditu mugak.
Aurrekoan, despistaturik zebiltzan atzerriko bi turista gerturatu zitzaizkidan Alde Zaharrean, eta harriturik, pintxo tabernez gain beste ezer ez ote dagoen galdetu zidaten.
– Ez zaizkizue pintxoak gustatzen?, galdetu nien.
– Zoragarriak dira, baina oso garestiak. Non jan dezakegu pizza, edo mexikar janaria?
Uste baino denbora gehiago behar izan nuen galdera erantzuteko, izan ere, ez da gurean jatetxe mexikarrik. Bestalde, ez dugu sukaldaritza barietaterik. Donostian, edozein asteartetan kaleak hutsik gelditzen dira gaueko 9etatik aurrera, eta udazken eta neguko gau hotzetan –eta, beharbada, udaberri eta udakoetan- bajoi sentsazioz ibiltzen gara, Europa iparraldeko hiri garesti, hotz, euritsu, eta monotono batean biziko bagina moduan.
Bainuetxe den hiriaren auzia ez da mitoa. Gipuzkoako zaharrenentzat El Dorado da Donostia jubilatzeko garaian: arratsaldero Kontxatik paseatzea, luxua. Nire amona Josefinak, Donostiako erdialdean igaro zituen haren azken urteak: Artzain onaren Katedraleko mezetara joan, Kontxatik paseatu, eta egun okupatuenetan kafetxoa hartuz. Zoriontsu izan zen. Donostiako postala zoragarria izango da, baina munduko petanka txapelketa bezain eroa.
Kanpoan gaudenean, faltan botatzen dugu gerora hemen garestia delako jan ezin dugun hori. Hondartza ere faltan botatzen dugu, nahiz eta bertan bainatu ezin gaitezkeen eguraldi txarra dela medio. Bahiaren irudi idilikoak pilatzen dira. Jendeak pentsatzen duenaren kontra, hirira lotzen gaituzten gauzak dira horiek.
Giorgio Bassmati pop musikari eta pertsonaia donostiarrak eskainitako elkarrizketa honetan gakoetako bat azaldu zuen: “Ororen gainetik, gehien gustatzen zaidana, denon artean –zahar zein gazte- ondo moldatzen garela da, denok konpartitzen ditugu ideia eta farrak. Rockeroagoak, edo goxoagoak. Benetan existitzen ez den komunitate sentimendu hori gustatzen zait”. Itxuraz hotza eta distantea den Donostia bezalako hiri bateko goxotasuna. 180.000 biztanleko hiri honek 500.000 biztanleko hiri batek duen energia berdina du– beharbada egia izango da hiritartasun energia olatu horren mitoa-.
Modu batean, harrigarria da hiri hau: estereotipo batzuk hautsi dira. Bizirik ez duen hiri bat delako errelatu kontsentsuatua amaitu da. Donostia bizirik dago, eta mugitzen da. Gainera, krisiak gogor astindu duenean egin du aldaketa. Apunte bat: Kulturaldian aipatu ditugun iniziatiba kultural eta aisiakoek ez dituzte bost urte baino gehiago. Horregatik, jendeak beste leku batera ihes egin nahi duenean, pena sentitzen dut. Gogorra izan behar da leku polit, atsegin eta dibertigarri batetik aldentzea.
Ez dago komentariorik