1.
Hiriaz harrotasunez hitz egitea. Normala da estasian sartzea Kursaal edo Kontxatik paseatu ostean. Askori gertatzen zaigu.
2.
Eta zein polita den Donostia, eh? Eta zein polita den Donostia, eh? Eta zein polita den Donostia, eh? Eta zein polita… Batzuetan, saihestezina da honelako gurpil zoroan sartzea.
3.
Jazzaldia. Ez dago oinak hondar artean dituzula zure talde gogokoenetako bat DOAN ikustea bezalakorik.
4.
Uda, orokorrean. Turistek kutsu kosmopolita ematen diote hiriari. Baina ez zinemaldiko kutsu bera. Sasoi honetan ez baita inor akreditazioa lepotik zintzilik duela Kontxan bainatzen.
5.
Ohe elastikoetako bozina. Igeldoko magalpetik ere, Tenisean, entzuten da jolas parkeko sirena. Hura entzun eta urteek atzera egiten dute berehala sentsazio nostalgiko atsegin batek barrena jan bitartean.
6.
Jolas Parkea. Gizateriaren Ondare izan beharko luke. Ehun urteak beteak dituen jolas parke honek %100 vintageak diren atrakzioak dauzka. Ez du parekorik!
7.
Hiriko marko konpara ezina. Esaldi hau, errepikakorra bezain egiazkoa da.
8.
Hemen zerbitzatzen dira munduko patata tortilla onenetarikoak. Sar zaitezte hemen.
9.
Ligatzen ez dela dioen mitoa aspaldi galdu zen.
10.
Mitoak eraistearekin jarraituz, jendearen alde egingo dut orain. Tontoak baino, jende jator gehiago dago.
11.
Nolabaiteko komunitate bat osatzen dute musikari, promotore eta zaleek. Gertutasuna eta giro ona sortzen dute, eta hori ez da oso ohikoa mundu horretan.
12.
Erreala.
13.
Gintonik edo kubatak. Gustatuko litzaieke Madril, Bartzelona edo Parisekoei hemen dugun kalitate/prezioa bertan edukitzea.
14.
Edaria tabernatik atera eta kalean edatea. Ez gara konturatzen zenbateko garrantzia duen ohitura honek, beste hiri bat bisitatu eta hau egiten uzten ez dutela ikusten dugun arte.
15.
Mendira eta hondartzara joatea plan bateragarriak dira hemen.
16.
Truebako ostegunak. Bertako Bertsio Originaleko pelikulak eta larunbat goizetako kontzertuak.
17.
Arrazoizko preziotan dauden eskaintza musikalak. 400.000 biztanleko ingurutan, ez dago halakorik.
18.
Krisian murgilduak egonagatik ere, era guztietako jaialdiak egiten dira, kultura zabaltzeko interesa dago eta laguntza instituzionalak jasotzen dira.
19.
Musika Parkean ekitaldiak berraurkituarazi dizkigun hiriko parkeak.
20.
Aurretik jandako pintxoa baino hobea den bat aurkitzen da beti, inoiz jandako onena. Azken proba: Borda Berri tabernako Idiazabal gaztadun rissotoa.
21.
Azkenean, Gros auzoa esnatu da.
22.
Egun euritsu eta haizetsuetan, xira soinean daramagula Haizearen Orraziraino paseatzea olatuek Chillidaren eskultura nola jotzen duten ikusteko.
23.
Portuko andreek saltzen dituzten karrakelez beteriko kukurutxoak. Askori ematen dio nazka animaliatxoak. Niri izugarri gustatzen zaizkit.
24.
Kursaaleko kuboak. Ez dira 20 urtera iristen, baina… Inork imajinatzen al du Donostia Moneoren obrarik gabe? Ondarreta desagertuko balitz, inor ez litzake konturatuko. Egin diezaiotela eraso katedralari. Baina kuboak ezta ukitu ere.
25.
Muroan hankak zintzilik dituzula eseri eta Kursaala begiztatu. Inguru konpara ezina II.
Ez dago komentariorik