• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
kortxoenea-bizirik-kalea-ategoerrieta-donostia
Auskalo 0

KORTXOENEA: ERAISTE BATEN KONTAKETA

Jon Pagola @jonpagola · 03/11/2015

Gaur goizean eraitsi dute Kortxoenea, Groseko gune autogestionatu kulturala. Lau ordu iraun dituen desalojo, tentsio eta erresistentziaren kontaketa da hurrengoa.

Kortxoeneatik –edo kortxoenea zenetik- kilometro batera baino gutxiagora bizi naiz, Ategorrietako erlojuaren atzean. Nire ibilbide kulturaletan, Kortxoenea ez da ohiko lekua, baina egon izan naiz hainbatetan. Duela bi aste egon nintzen azkenekoz, Petra talde donostiarrak jo zuenean. Eraikinaren azken hatsek, baina, Irungo Bentetan harrapatu naute.

Zorionez, ez dut askotan goiz esnatu behar izaten, goizeko bederatziak pasata esnatzen naiz, eta egiten dudan lehen gauzetako bat Twitter saltseatzea izaten da. Kortxoenearen eraistearen inguruko albistez bete da gaur nire timelinea. Lander Arretxeari (@larretxea) irakurri diot lehen txioa, eta ondoren, Kortxoeneako kontutik informazio osatua ematen ari direla ohartu naiz. Azkar gosaldu, are azkarrago dutxatu, eta trena hartu dut. 10:30etan iritsi naiz Ategorrietako geltokira, eta auzoak betiko itxura azaldu du: burgesa, antsikabea eta periferikoa. Ez du euririk ari, eta udazkeneko haize finak nire aurpegia ferekatu du. Etxera iritsi, egongelako leihoa ireki eta ordenagailua piztu dut. Kortxoenearen inguruko albisteak irakurtzeko eseri naiz juxtu-juxtu. Sirena hotsak gero eta ozenago entzuten dira, eta atzeko hotsak ere in crescendo doaz. “Kortxoenea bizirik!, Kortxoenea bizirik!” erresistentzia oihuek hartu dituzte kaleak.

Argazkia: Lander Arbelaitz

Argazkia: Lander Arbelaitz

Erlojuko biribilgunearen parean, etxe ondoan, hainbat pertsonek eserialdia egin dute. Harantz egin dut, argazki kamera ahaztuta, baina denborarik galdu nahi ez dudanez, kalera irten naiz. 20 bat pertsonek errepidea moztu eta ilarak sorrarazi dituzte. Biribilgune hau Ategorrieta etorbidearen ondoan dago, eta autopistatik zein bariantetik dagoen Donostiarako sarrera da. Kortxoenean zeuden ertzainak iritsi dira bertara, eta tentsioak gora egin du. Lurrean zeuden gazteak, erresistentziaz, ahal moduan eutsi dute ertzaina gazteak bertatik botatzen saiatu den arte.

Kamera esku artean ez izatearen damuz, etxera bueltatu naiz. Nahi baino gehiago entretenitu naiz e-maila eta geroko utzi ezin diren beste hainbat gauza egiten, eta bueltatu naizenerako, normalitate arraroa zen nagusi bertan. Antza denez, ederra egin dute! Lander Arbelaitzen twitter kontuan (@larbelaitz) –bereak dira goiko bideo eta argazkia- atxilotuak egon direla irakurri dut, autoritatearen aurka egin izanagatik, imajinatzen dut.

Eguerdiko 12etan, oraindik Kortxoenea zapaldu gabe nengoen. Rodil pasealekuan barna nindoala, dezibelioek behera egin dutelako sentsazioa izan dut. Ez da garrasirik entzuten. Ez da ezer entzuten. Gaztetxera iristean, ertzainen 8 furgoneta eta lau kotxe kontatu ditut karreteraren alde banatan. Exagerazio bat iruditu zait, eta gogora etorri zait Madrilen kongresua inguratu zutenean bizi izan nuen egoera. Hainbat agente daude korro batean patxada osoz hitz egiten. Okerrena pasa da, antza. Eskaileretatik jaisteko lekua uzteko eskatu diet, nire harridurarako, arazorik gabe utzi didate pasatzen. Goitik hondeamakinak gaztetxeari egin dizkion hozkadak ikus daitezke.

Argazkia: Kortxoenea

Argazkia: Kortxoenea

kortxoenea-bizirik-kalea

kortxoenea-bizirik-kalea-ertzainak

Eztabaidaren gunera iritsi naizenean, dozena bat ertzaina ikusi ditut sarrera zaintzen. Horietako batek kamerarekin ikusi nau eta kazetaria ote naizen galdetu dit. Baietz esan diot. “Kazetari akreditazioa” erakusteko eskatu dit, ez dudala esan diot –kazetaritza munduan daramatzadan 12 urtetan ez dut halakorik izan-. NAN-a erakutsi diot, eta KULTURALDIAKO txartela; freelance kazetaria naizela argitu diot, bertako kultura eta aisiaren inguruko webgunearen editore. Nire erantzunak ez dio balio izan, eta era zakar batean handik joateko eskatu dit.

Kasurik ez diot egin. Nirera jarraitu dut. Jendearen artean nahasi naiz. Etsipen aurpegi asko dago, baina baita borrokarako gogoa eta esperantza azaltzen duten beste hainbat ere. Arratsaldeko 19tan Kortxoeneatik Boulevardera egingo dute manifestazioaz mintzo dira, beste batzuk barrutik beharrezko materiala bildu duten bitartean: hainbat kaxa eta askotariko tresnak. Udaletxeari egotzi diote eraistearen errua, eta baita terrenoaren jabeari ere. Azken honi lurrekin espekulatzea akusatu diote. Bost urtetako okupazio eta autogestio kulturalaren iragarritako amaiera da, eta erantzuleak seinalatzeko ordua iritsi da.

kortxoenea-bizirik-kalea-gazteak

Bertaratu direnen artean, guztien adina bikoizten duen andre batengan fijatu naiz. Guztien ama dirudi. Mimoz tratatu dute, eta ondorengoa esan dit etsituta: “Egin berri dutena basakeria bat da. Sartu diren moduan sartzea ere… basati batzuen antzera! Hamaika gauza antolatu dituzte, eta aste honetarako feminismoaren inguruko hitzaldi bat zuten antolatua”. Adineko beste gizon bat gerturatu da Kaleratzeak Stop kamiseta bat soinean, eta aurpegia urratuta duela. “Ondo nago, ez da ezer”, esan digu. Gaur goizean ireki den zauria  beste bat da. Eta itxura okerragoa du.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo