• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
ETA-el-club-de-la-comedia
Auskalo 0

ETA-k COMMUNITY MANAGER-a KONTRATATU ZUENEKOA

unesceptico @unesceptico · 17/03/2014

Arrakasta izan nahi duen edozein bandak, terrorista izan arren, ezin du sare sozial eta komunikabideetatik kanpo bizi.

Ezinegonez beteriko amets batetik esnatu zenean, ETAko aparatu politikoko nagusiak Community Manager bat kontratatzea erabaki zuen. Ez zen erraza izan haren lehen eguna, bere txioetako kokapen geografikoa azaltzen duten “pestainak” kentzea ahaztu eta ia barrote artean amaitu zuten denek. Hasiera batean, zaila izan zen lana, ezin zituen leku ezagunetako argazkiak publikatu, ezta aurpegi ezagunak agertzen zituen argazkiak ere, eta mezuen esanahia inork ulertzen ez zituen moduan azaldu behar zituen. Zailtasun hauetaz gain, 2 miloi “Atsegin dut” eta 5 miloi jarraitzaile lortu zituen aste bakarrean.

Komunikazio politika aldatu, eta gutxika publikoarengan hurbiltzen hasi zen organizazioa. Goi ikasketak zituzten gazteen laguntza behar izan zuten, baita sare sozialetan aktibo zebilen jendearen laguntza ere. Izan ere, esan izan denez, hauek dira manipulatzen errazenak. Mezu zifratuen ostean, testu motz anbiguoak etorri ziren: “Norbait hiltzea gaizki dago, baina okerragoa da android mugikorra erostea” edo “Primavera Sound-en joko ez duen banda hilurren bakarra gara”. Umore toke eta autokritika honek Internet konkistatu zuen oso denbora gutxian.

Bandaren irudia garbitzeko hurrengo mugimendua egoera erregularizatzea izan zen.  Irabazteko asmorik ez zuen ‘Los Artistas Anteriormente Conocidos Como ETA’ izeneko  asoziazioa sortu zuten. Guztia behar bezala egonik, eta sare sozialetan arrakasta lortu ostean, esperotako pausua eman zuten: monologoen munduan sartu ziren.  Guztiok dakigun moduan, espainiar emakumeak konkistatzeko modurik eraginkorrena umorea da, eta hala, espainiar gizonezkoek emakumezkoak konkistatzen dituzten umoretsu horien modukoak izan nahi dute. Herrialde osoa seduzitzeko helburuarekin, hizketa bizieneko aktibista aukeratu zuten eta ahots distortsionatu eta pasamontañasarekin batera bidali zuten probintzietako taberna eta antzokietan eskarmentua hartzera. Emanaldi guztiek gainezka egiten zuten, inork ez zuen post-umorearen azken joera galdu nahi. Xarmaz kontatu ohi zuen kotxe-bonba bat aparkatzean, kopilotu gisa pasatzen zituen egoera zailak; baita telebistan haren argazkia ikustean “hori ni naiz” bezalakoak taberna guztiaren aurrean ezin esanak sortzen ziona. Pozarren atera ohi zen jendea emanaldietatik, terrorista bazen ere, gainerako pertsonen arazo eta buruhausteak zituen berak ere, eta gainera, par eginarazten zien.

Guztion ahotan zebilenean, organizazioak behin behineko atakea prestatu zuen. Barne bilera bat egin zuten eta bakoitzaren profil eta izaeraren arabera, misio bat egotzi zitzaion bakoitzari. Bat tertulietarako, bestea, sukaldaritza lehiaketetarako, bestea tronista, realitie eta Telecinco-ko platoetarako, beste batek La Sextan, gaurkotasun gaiak lantzen zituen programa egin behar izan zuen, beste batek hip-hop taldea sortuko zuen… Eta horrela, denek betebeharra izan zuten arte. Dirua hasi zen organizazioan sartzen, eta Iparraldean bijilaturik zeuden zulo guztiak 500 euroko billeteak sartzeko. Banda barruan, organizazioaren giroarekin bat ez zetorren hots bat sortu zen, baina hau diruzain izendatuz konpondu zen arazoa.

la-metamorfosis-hip-hop

 

Modan zeuden, ezin ezetzik esan. Gazte eta hain gazte ez zirenak ere hauen janzkera imitatzen hasi ziren, hitz egiteko moduan, leku guztietan zituzten imitatzaileak.

Saihestu izan ezin zena iritsi zen arte.

Carmonan bizi zen 15 urteko Moises gaztea, haren idoloak jarraitu nahian, granada bat egin zuen webgune bateko instrukzioak jarraituz. Taberna baten ondoan zegoen Guardia Zibilaren kotxera gerturatu eta artefaktua jaurti zuen bertara. Alabaina, zortea ez zuen aldeko izan eta eskuetan lehertu zitzaion granada gazteari. Ondorioz, eskuin eskua ebaki behar izan zioten, eta ezker begiko bisioa galdu zuen.

Gizartea aho bete hortz gelditu zen. ETAk ikuskizun eta kulturari ekarritako aire berri, eta hausleak goraipatu zituzten pertsona berek, ETAk sorturiko programak anuntziatzen zituztenak boikoteatzeko eskatu zuten sare sozialetan. Telebistan ateratzeari utzi zioten, baita diskoteketan boloak emateari ere; kultur etxeetan ere ez ziren kontratatuak izan. Betirako bizkarra eman zion masak. Eta hura izan zen ETAren benetako amaiera.

ETA-cese-negocio

 

 

Partekatu Tweet

unesceptico

Kaixo. Genio, frustrado.

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo