• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
donostia-2016-olas
Auskalo 0

HIRIA MUGITZEN DA BAINA (BEHARBADA) EZ ZAIZU INTERESATZEN

Jon Pagola @jonpagola · 10/12/2013

Donostia bizirik dago, mugitzen da. Hala ere, badago hilik dagoela dioen jende ugari. Beharbada hauei, ez zaie kultura uste adina interesatzen.

2011an sortu zen gentequehacecosas erakunde kulturalaren fundatzaileetako bat da Josetxo. Asoziazio honen helburua ekimenak sortuz eta artistak sustatuz, hiria dinamizatzea da. Bertako webgunean agenda kulturala dute. Hori gutxi balitz, aldizkari bat editatu, eta noizean behin, pasaden irailaren 21ean  Guardetxean antolatu zuten Senegalentzako jardunaldi musikalaren tankerako festak antolatzen dituzte. Josetxok baxua jotzen du Donostian bizi den Luke Amstrongekin. Amstrong hogeita bost urteko musikaria da, eta Euskal Herrian folka promozionatzeko helburuarekin Stringed Wood deituriko kolektiboa sortu du. Kolektibo honen barnean daude Charles George Atkey, Jan Fol, Tristan Crowley eta Luke bera.

Baina baliteke, hauetaz inoiz ezer entzun ez izana.

Madrilen hamar urtez bizi izan den Detritus artista, zoratzen dago bere hirian aurkitu duen giro kulturalarekin. Sorpresa ederra hartu du. Rafael Berrio poeta eta musikoaren eskutik, idazle ugari (Pablo Casares, Karmelo Iribarren, Jon Obeso, Diego Vasallo, Joserra Semperena, Emilio Varela, Ramón Eder, Juan Manuel Uría, Javier Aguirre eta José Manuel Puerto) ezagutu ditu. Ostegunero elkartzen dira idazle hauek Groseko taberna batean honetaz eta hartaz hitz egiteko. Hauei dimentsio handiko (110x185cm) “La Tertulia Errante” izenburua duen koadroa eskaini die. Koadro hau Arteko Galerian egon da erakusgai.

Tertulia-errante-detritus

Berriki, Beñat Sarasolak koordinaturik, beste hainbat idazle eta poetek (Anton Garikano, Itxaro Borda, Iñigo Aranbarri, Koldo Izagirre, Angel Erro eta Josu Landak)Munduko Poesia Kaierak deituriko bilduma aurkeztu dute.  Bertan, izen handiko nazioarteko autoreen obrak itzuli dituzte.

Baliteke, beste behin, Duncan Dhun jotzen duenaz aparte, besteei buruz ezer entzun ez izana.

Duela gutxi Donostiakultura-ko komunikazio zuzendaria den Jaione Askasibarrekin bildu nintzen. Bere arazorik nagusiena, hau da, Donostiako kulturan dagoen arazorik nagusiena, kultur agenda antolatzean datza. Asteartero nazioarteko banda baten kontzertua dago Bukowskin, larunbatetan aldiz, Victoria Eugeniako antzerkiak beste ekimen batekin kointziditzen du, Beldurrezko zinemaldiaren itxierarekin adibidez. Ostegunetan, Truebara. Hori guztia gutxi balitz, egun askotan Artelekuk hitzaldi eta tailerrak antolatzen ditu, eta Koldo Mitxelenan egunero eskaintzen dute zerbait. Bestalde, Donostia 2016ko bulegoak erritmoa bizkortu du eta hainbat ekintza eskaintzen ditu.

Baina baliteke Principalera inoiz ez joan izana, edo Victoria Eugenia eraberritu osteko itxura nolakoa den ez jakitea.

Irungo Bloody Mary dendako Juancarrekin, hitz egiten dut maiz, eta biok gara iritzi berekoak: gure zonaldeak eskaintzen duen eskaintza musikala oso zabala da. Baina beharbada, zuzenean ikusi zenituen azkeneko kontzertuak U2 eta Rolling Stones taldeek Anoetan eskainitakoak izan ziren, eta bost urte pasa dira ordutik. Edo ez. Agian, Jazzaldian Zurriola hondartzan urrutira entzun zenuen kontzertua izan da azkena.

El Diario Vasco egunkariko ostiraletako agenda kulturalak bi orrialde betetzen ditu. Tokiko beste egunkariek ere, eskaintzen diote lekua agenda kulturalari. Donostiakultura webgunean hiriko ekimen kulturalak pilatzen dira. Udaletxeak Gaur Donostia izeneko webgunea du martxan. Bertan, ekimen guztien gaineko informazioa eskaintzen da.  Noiz, 943, Arteuparte, Nimutv  eta orain Kulturaldia… denek eskaintzen dute agenda kulturala.

Horrela bada, baliteke ondorengoa mingarri suertatzea: behar bada ez zaizu kultura interesatzen. Asko esanagatik ere, berdin zaizu. Donostia hilik dagoela kexatzen den horietakoa zara zeu ere.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo