-Egunon, Kutxa da?
-Bai, Kutxara deitu duzu.
-Aupa, nire kontua kantzelatzeko informazioa nahi nuke. Egin behar diren pauso guztiak zeintzuk diren jaikin nahi nituzke, mesedez. Prozesu guztia zein den esango didazu?
-Uf, konpromezu batean jartzen didazu.
-Zer?
-Begira, ez dakit abisatu dizuten hiruhilabete honen emaitzekin pila bat presionatzen ari digutela. Nire lanpostua arrisku handian dago eta nire nagusiarekin dudan erlazioa ez da batere ona.
-Barkatuko didazu, baina ni solik informazioa bila nabil
–50 urte ditut, nire alaba frantsesa ikasten ari da Magaluf-en eta seme txikiarekin ez dakit zer egin.
-Nik kontua kantzelatu nahi dut. Besterik ez.
-Nire seme txikia kriston gizena dago, 1,90 neurtzen du eta 120 kilo pisatzen ditu. Ez da batere ikasle ona eta, badakit ez dagoela ondo hau nik esatea, baina guztiz tuntuna da.
-Asko sentitzen dut, benetan, baina hori ez da nire arazoa.
-Tuntuna eta alfer hutsa! Bere bizitza osoan ez du ezer egin. lau hankatan ibili zedin klase partikularretara apuntatu behar izan nuen. Harribitxia.
-Jarriko didazu beste pertsona batekin?
-Ni ezin naiz langabezian geratu. Ez naiz jada gaztetxo bat. Imajina ezazu nire egoera, egun santu guztian etxean sartuta eta buruari bueltak ematen. Eta noski, gustokoa dut edatea eta lagunekin ateratzea. Eta nik gainera ez dut alkoholarekin inongo neurririk…
-Ez baldin badidazu lagunduko moztuko dut.
-Ez naiz mozkor-mozkorra izango baina arratsaldero 8-9 kaina edaten ditut eta asteburuan kopatxoak hartzea gustatzen zait. Bizitza honetan ez da dena lana izango!
-Beno, pakean utziko zaitut eta beranduago deituko dut ea beste norbait harrapatzen dudan.
-Mesedez! Hizketan ari gara! Oso arazo larria ari dizut kontatzen eta zuk egiten duzun gauza bakarra nik esandakoa oztopatzea da.
-Bronka botako didazu?
-Zu itsu zabiltza zure arazotxoarekin eta ni aldiz sufritzen ari naiz. Informazio osoa eman dizut nire egoerari buruz.
-Aizu, nire kontua kantzelatzeko deitu dut!
-Ez duzu nire istorioa entzun nahi? Non dago euskaldunok betidanik aldarrikatu duzuen elkarrizketa famatua?
-Eh, hau ez da bikotekideen arteko etengabeko liskar horietako bat. Nik esango dizut zer egin behar den eta kito.
-Eta bestela zer? Tirokatuko didazu? Kotxean bonbaren bat jarri?
-Kontuz, kontuz pasatzen ari zara eta…
-Ez nazazu gaizki ulertu. Euskaldun asko dira nire lagunak. Zoragarriak dira behin ondo ezagutu eta gero. Hasieran, badakizu, ixilak dira, itxiak, baina konfidantza hartzerakoan…
-Oso ondo iruditzen zait, baina eta ni zer?
-Egia da lanarekin ere pasatu egiten direla. Ez dakit noipait entzun duzun sufrimendu erotikoaren buzko teoria.
–Ez.
-Ezta nik ere. Zerbaitengatik izango da.
-Begira, pazientzia agortu zait!
Pazientzia! Ni Euskal Herrira etorri nintzenean 12 urte nituen eta pobrea nintzen. Geroztik hemen pasa dut bizitza osoa.
-Niri bost axola!
-Pentsa ezazu esandakoari buruz.
-Sentitzen dut baina erosketak egitera noa.
-Oso ondo, mila esker Kutxabankera deitzeagatik.
-Eskerrak zuri, egun ona pasa.
-Berdin.
Ez dago komentariorik