• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
foto-portada
Auskalo 0

MUNDUKO LANALDIRIK LABURRENA

Lucía Baskaran @luciabaskaran · 24/04/2014

‘Bollywood’ indiar jatetxeak ateak ireki ditu Donostian. Janaria probatu ez badut ere, haientzat lan egiteko ‘plazerra’ izan dut inoiz izan dudan lanaldirik laburrenean.

Madrilen ikasle nenbilela dastatu ahal izan nuen indiar janaria lehenengoz, izan ere, ugariak dira Lavapiés auzoan dauden era honetako jatetxeak. Hura probatzeko motibazio nagusia (kuriositatetik kanpo) prezio baxuak izan ziren -baxuak diot tapak zerbitzatzen dituzten gainerako jatetxeekin alderatuz, batzuk gainera higuingarriak-, eta berehala egin nintzen “tikkamasala” erara egindako oilaskoaren, “nan”-en eta fruitu lehor eta nataz egindako arrozaren jarraitzaile sutsu. Janari honetarako zaletasuna bestalde, handiagotu egin zen Madrileko Vergara kalean dagoen -Madrilera bisita egiten baduzue, bertara joan zaitezte- “Namaskaar” jatetxe indioko zerbitzari egin nintzenean. Bertan, zerbitzatzen genituen plater guztiak dastatzeko aukera izan nuen gainera.

Indian Meal

Duela urte batzuk Donostiara bueltatu nintzenean, ez nintzen harritu bertako jatetxe indiar bakarra itxita zegoela konturatzean, eta Boulevardean halako beste bat irekitzera zihoazela esan zidatenean pozez txoratzen jarri nintzen. Lanik gabe egonda eta Madrileko esperientzia errepikatzeko asmoz, atzo, Sant Jordi egunean, liburua eta larrosa curriculumarengatik ordezkatu eta jatetxera jo nuen. Jatetxeko nagusiari aurretik edukitako esperientziaren berri eman nionean, filmetako erantzun bera jaso nuen: “Gaur bertan hasiko zara lanean, 8etan”. Dena hain bapatekoa izanik lan baldintzei buruz galdetzea ahaztu zitzaidan, baina gau hartan bertan galdetuko nion, lanean hasi baino lehen. 8ak bost gutxitan iritsi nintzen jatetxera, eta sorpresa! Nagusia ez zegoen han. Ordu baten bueltan, gainerako zerbitzariak ezagutu eta mahai pare bat zerbitzatu ostean, iritsi zen nagusia. Baina txintik ere esan gabe, almazenean sartu zen zuzenean. Honen atzetik sartu eta zuzenean -baina edukazio osoz- lan baldintzei buruz galdetu nien. Ondorengoa izan zen mantendu genuen elkarrizketa:

NI: Goiz honetako presak medio, lan baldintzei buruz galdetzea ahaztu zait.

NAGUSIA: Ez, ez, ez! Lehenengo lanean aritu, eta gero hitz egingo dugu horri buruz!

NI: (aho bete hortz) Gauzak ez dira hala. Lan baldintzen berri eman, eta horren ostean erabakiko dut nik lana onartu edo ez.

NAGUSIA: Ezin zara lan baldintzei buruz galdezka hasi lanen batean hasten zarenean. Jatetxe honetaz gain, badut kopak zerbitzatzen dituen taberna bat, eta bertan ere hala funtzionatzen dut. Ezin dut onartu gintonik bat prestatzeko jelak banan bana jartzen dituen zerbitzaririk. Azkarra den norbait behar dut, ulertzen? Lehenengo beraz, zu lanean ikusi eta horren arabera erabakiko ditut lan baldintzak. Horrela egiten dut nik lan. (Horrela, nola? ILEGALKI?)

NI: (eskuineko begia lauki forman, eta masail hezurra lurrean) Zenbat balio dudan lan egin ondoren ikusten duzu? Hau pasatzen zaidan lehen aldia da..

NAGUSIA: Zu segi lanean, LASAI (ez zegoen urduritasun indiziorik ez nire hots tonuan, ezta nire formetan ere. Norbait hiltzeko gogoak baina, soberan nituen) eta hitz egingo dugu gero.

YO: (ohituraz, buruarekin baietz esanda) Bale.

Almazenetik irten eta garuna Homer Simpsonek donut bat ikusi aldiro duenean bezala hiru minutu luzez eduki ostean, oihu egin zuen: “NOLATAN BALE!!!??” Aurretik edukitako lan esperientziari errepasoa eman nion orduan: ordaindu gabe emandako ordu extrak, okindegi batean egunean 7 orduz lan egin ostean hilean jasotako 500 euroak (agur bero bat FNAC-eko langileei, ziur naiz ezagun egiten zaizuela), “kolaborazioak” (doakoak), nagusi eta bezeroengandik jasandako jazarpenak, etab. Aktibatu egin zen nire garuna: INOIZ GEHIAGO EZ. Bihotz taupadak izugarri azkar zihoazen, ez amorruarengatik bakarrik, izan ere, lehen aldia zen atzera begiratu gabe leku batetik alde egin nuela.

Zer diren kasualitateak! Kulturaldiako editorea, Jon Pagola, eguerdi hartan bertan jarri zen nirekin harremanetan aldizkarian idazteko interesik banuen galdetuz, haserrea pasa zitzaidanean beraz, (duela pare bat ordu) ondorengoa etorri zitzaidan burura: “Zorionekoa naiz hipotekarik eta elikatzeko inor ez ditudalako; zorionekoa zapaldua ez izateko aukera izan dudalako; zorionekoa esperientzia hau partekatzeko aukera dudalako”.

Mila esker hau irakurri izanagatik.

derechos-laborales

Partekatu Tweet

Lucía Baskaran

Devoralibros, cinéfila y anglófila. Semifinalista del premio Herralde 2015 y gilipollas. Feminismo o barbarie.

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo