• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Denborapasa 0

7 PLAN EGUZKIAZ GOZATZEKO

Redacción @kulturaldia · 13/03/2014

Udaberria iritsi dela ematen du. Azkenean. Eguzkiaz gozatzeko 7 plan ezberdin eskaintzen dizuegu.

Bazirudien aurtengo negua bukaezina zela. Zorionez, ez da horrela izan. Aurreko ostirala geroztik eguzkiaren izpiekin gozatu dezakegu eta, bide batez, atzean utziko dugu, momentuz gutxienez, igarotako ekaitza bortitzak eta egun ilunak. Gozatu dezagun argitasunarekin, kalera irten gaitezen, betaurrekoak jantzi eta animatzen bazarete galtza motzak eta mangarik gabeko alkandorak ere bai. Eguzkia gure artean dugu. Iritsi da. 7 plan ezberdin gomendatzen dizuegu. Primeran pasa.

Ibilaldia 1: Ulia eta San Pedro

Tranpa egiten dugu, denboran zeharreko bidaia zoragarri hau gomendatu dugulako jada. Paradisu burgesa bilakatu nahi izan zen paraje naturalean egindako ibilbidea da Ulia-San Pedro. Falcon Crest-en, Cubako gerra eta poeta erromantikoen dirdira suma daiteke bertan. Itsasoaren presentzia azpimarratzean tematzen gara, baina askotan ahaztu egiten dugu Donostialdean bizitzeak badituela beste abantaila batzuk ere: mendia gertu dugu, eta hiri nukleotik asko aldendu gabe goza dezakegu naturaz. Baliteke Ulia, Donostiako parke naturala, txiki izatea mendizale amorratuentzat, baina segundo batean egindako metroez arduratzen ez direnentzat aukera aparta da. Gainera, Falcon izenak ematen dio zentzua bide hau zentzu honetan egiteari, atuna, antxoa, eta gindilla dituen ogitxoa; sinplea bezain goxoa den errezeta.

ulia-falcon

Ibilaldia 2: Hiru ondartzak

Bistan dago chillidaren Haizearen Orrazitik Monpaseraino doan bidea ibilaldi ezaguna (eta zoragarria) dela. Askotan egin dezakegun paseoa da gure muturraren aurrean dugu eta. Baina noiz izan zen ibilaldi osoa neguan egin zenuen azkeneko aldia? 5 kilometro inguru dira eta eguraldi ona egiten duenean hiriarekin borrokan dagoena ere baretzen du. Ez dago agian munduan horrelakorik esango diozu zure buruari. Eta baliteke egia izatea.

atardecer-donostia-playa-la-concha

Garagardoa eguzkitan 1: Sagüeseko Muroan

Eguzki izpiak zure masailak laztantzen duten bitartean garagardoren bat edaten baduzu  zoriontasunaren mugak desagertzen dira. Edozein terrazari probetxua atera diezaiokegu modu honetan baina ofizialak ez diren txokoetan experientzia hobea da. Proba ezazu Groseko Muroan garagardo edo freskagarriren bat edaten. Hankak zintzilik dituzula eseri eta Kursaala begiztatu. Inguru konpara ezina.

gros-surf-Donostia-San Sebastián

Garagardoa eguzkitan 2: Akerbeltz tabernaren eskailerak

Kanpoan zerbait hartzeko planarekin jarraitzen dugu eta, esan dugun bezala, terraza natural batean bada eta itsaso aurrean ondo baino hobeto. Alde Zaharreko Mari kalean zegoen Loreak Mendian hartan gazte ugari elkartzen ziren Urgull mendira doan eskaileretan. Giro aparta egoten da eguraldi ona egiten duenean eta Kontxako badia begiztatzeko bista aparta da. Akerbeltz  ondoan dagoenez eta zurito eta kaña goxoak zerbitzen dituztenez ez dezagun bi aldiz pentsatu. Plan ederra.

bar-akerbeltz-urgull-escaleras

Picnic parkean

Gogoan izan: hirian dauden parke ezberdinetara joateko ez dugu soilik Musika Parkea ekimenaren eskutik joan behar. Bikaina da Musika Parkearen existentzia hutsa baina ez dugu beldurrik eduki behar haiek bisitatzeko. Goazen Cristina-Eneara, Aieteko Jauregira, Miramarrera, Urgulleko tontorrera, nahi dugun tokira, eguraldia gure alde dago eta. Txangoa borobiltzeko, nola ez, janaria eta edaria eraman dezakegu picnic moduan.

Musika-Parkean

Lehenengo sartu-irtena

Ez dugu eguraldi onaren eragina puztu nahi, baina egia da ale batzuk egun hauetan denboraldiko lehen sartu-irtena egin dutela. Ura, normala den bezala, erdi izoztua dago. Itsasoan murgildu direnek, ordea, esperientziak merezi duela diote. Eta bide batez zure gorputza ohitu egiten duzu udara iritsi baino hiru hilabete lehenago.

chapuzón-concha

Lehenengo ihesaldia: Hondarribia

Asko dira egun eguzkitsu hauetan Gipuzkoako herrietatik Donostiara hurbiltzen diren biztanleak. Guk ere alderantziz egin dezakegu. Urteko lehenengo ihesaldia kostalde edo mendiko edozein punturaino egin dezakegu, baina Hondarribiara goaz. Askotan egia da bisita Marinako auzoan edo portu ondoan mugatzen dugula eta ahaztu egiten dugu Alde Zaharra zoragarria duela, denboran zeharreko bidai berri bat.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo