Bazirudien aurtengo negua bukaezina zela. Zorionez, ez da horrela izan. Aurreko ostirala geroztik eguzkiaren izpiekin gozatu dezakegu eta, bide batez, atzean utziko dugu, momentuz gutxienez, igarotako ekaitza bortitzak eta egun ilunak. Gozatu dezagun argitasunarekin, kalera irten gaitezen, betaurrekoak jantzi eta animatzen bazarete galtza motzak eta mangarik gabeko alkandorak ere bai. Eguzkia gure artean dugu. Iritsi da. 7 plan ezberdin gomendatzen dizuegu. Primeran pasa.
Ibilaldia 1: Ulia eta San Pedro
Tranpa egiten dugu, denboran zeharreko bidaia zoragarri hau gomendatu dugulako jada. Paradisu burgesa bilakatu nahi izan zen paraje naturalean egindako ibilbidea da Ulia-San Pedro. Falcon Crest-en, Cubako gerra eta poeta erromantikoen dirdira suma daiteke bertan. Itsasoaren presentzia azpimarratzean tematzen gara, baina askotan ahaztu egiten dugu Donostialdean bizitzeak badituela beste abantaila batzuk ere: mendia gertu dugu, eta hiri nukleotik asko aldendu gabe goza dezakegu naturaz. Baliteke Ulia, Donostiako parke naturala, txiki izatea mendizale amorratuentzat, baina segundo batean egindako metroez arduratzen ez direnentzat aukera aparta da. Gainera, Falcon izenak ematen dio zentzua bide hau zentzu honetan egiteari, atuna, antxoa, eta gindilla dituen ogitxoa; sinplea bezain goxoa den errezeta.
Ibilaldia 2: Hiru ondartzak
Bistan dago chillidaren Haizearen Orrazitik Monpaseraino doan bidea ibilaldi ezaguna (eta zoragarria) dela. Askotan egin dezakegun paseoa da gure muturraren aurrean dugu eta. Baina noiz izan zen ibilaldi osoa neguan egin zenuen azkeneko aldia? 5 kilometro inguru dira eta eguraldi ona egiten duenean hiriarekin borrokan dagoena ere baretzen du. Ez dago agian munduan horrelakorik esango diozu zure buruari. Eta baliteke egia izatea.
Garagardoa eguzkitan 1: Sagüeseko Muroan
Eguzki izpiak zure masailak laztantzen duten bitartean garagardoren bat edaten baduzu zoriontasunaren mugak desagertzen dira. Edozein terrazari probetxua atera diezaiokegu modu honetan baina ofizialak ez diren txokoetan experientzia hobea da. Proba ezazu Groseko Muroan garagardo edo freskagarriren bat edaten. Hankak zintzilik dituzula eseri eta Kursaala begiztatu. Inguru konpara ezina.
Garagardoa eguzkitan 2: Akerbeltz tabernaren eskailerak
Kanpoan zerbait hartzeko planarekin jarraitzen dugu eta, esan dugun bezala, terraza natural batean bada eta itsaso aurrean ondo baino hobeto. Alde Zaharreko Mari kalean zegoen Loreak Mendian hartan gazte ugari elkartzen ziren Urgull mendira doan eskaileretan. Giro aparta egoten da eguraldi ona egiten duenean eta Kontxako badia begiztatzeko bista aparta da. Akerbeltz ondoan dagoenez eta zurito eta kaña goxoak zerbitzen dituztenez ez dezagun bi aldiz pentsatu. Plan ederra.
Picnic parkean
Gogoan izan: hirian dauden parke ezberdinetara joateko ez dugu soilik Musika Parkea ekimenaren eskutik joan behar. Bikaina da Musika Parkearen existentzia hutsa baina ez dugu beldurrik eduki behar haiek bisitatzeko. Goazen Cristina-Eneara, Aieteko Jauregira, Miramarrera, Urgulleko tontorrera, nahi dugun tokira, eguraldia gure alde dago eta. Txangoa borobiltzeko, nola ez, janaria eta edaria eraman dezakegu picnic moduan.
Lehenengo sartu-irtena
Ez dugu eguraldi onaren eragina puztu nahi, baina egia da ale batzuk egun hauetan denboraldiko lehen sartu-irtena egin dutela. Ura, normala den bezala, erdi izoztua dago. Itsasoan murgildu direnek, ordea, esperientziak merezi duela diote. Eta bide batez zure gorputza ohitu egiten duzu udara iritsi baino hiru hilabete lehenago.
Lehenengo ihesaldia: Hondarribia
Asko dira egun eguzkitsu hauetan Gipuzkoako herrietatik Donostiara hurbiltzen diren biztanleak. Guk ere alderantziz egin dezakegu. Urteko lehenengo ihesaldia kostalde edo mendiko edozein punturaino egin dezakegu, baina Hondarribiara goaz. Askotan egia da bisita Marinako auzoan edo portu ondoan mugatzen dugula eta ahaztu egiten dugu Alde Zaharra zoragarria duela, denboran zeharreko bidai berri bat.
Ez dago komentariorik