Egun hauetan Kutxa Kultur Festibalari buruz irakurri ditugun kronikek Kokoshca talde nafarraren “kriston kontzertua” goraipatzen zuten, Los Planetas-en sekulako erakustaldia azpimarratu, Natural Child hirukote amerikarraren indarraz hitzegin dute eta pop munduan sentsible eta oso fin aritu ziren Jacco Gardner eta Sean Nicholas Savage ere aipatu dituzte.
Egia esan, aurreko urteetan baino baxuagoa zen maila eta larunbatean ikusi genituen kontzerturik interesgarrienak. Dena dela, Igeldo parkean eguraldi ona egiten duenean musika bigarren plano batean ezartzen da. Bazeuden momentuak Igeldo jolasparkea Benidorm, Ibiza eta Euskal Herria arteko bidegurutzea zirudiela. Musikari atzerritarrek flipatzen zuten suitzar mendiarekin eta, noski, baita Kontxako badiak eskaintzen duen paisai zoragarriarekin ere. Baliteke Kutxa Kultur fesibalaren punturik garrantzitsuena ingurua bera dela. Ez dago munduan horrelakorik.
Irene Mariscal argazkilari irundarra jaialdira hurbildu zen jendearen atzean egon da eta Backstage mini-seriearen bigarren atala osatu du. Kutxa Kultur Festibalaren kronika alternatiboa.
Jendeak kontzertuetan barra-barra hitzegiten badu ere, badaude musika konzentrazio osoz eta isilpean jarraitzen duten aleak:
Ostiralean Zestoako Grises indie-pop taldearekin animatu zen arratsaldea:
Toy taldeko liderrak Dabadaban amaitu zuen festa. Haren taldeak jarraitzaile darks eta psikodelikoak erakarri zituen.
Wombats taldeari ostiraleko programazioa lideratzea haundi xamar geratu zitzaion. Dena dela, ez dute berdin pentsatuko lehenengo lerroan jarri ziren neska gazteek:
Ordubatak aldera Igeldo utzi eta festak jarraitu zuen Gasteszenako after party-an. Giroa pixkanaka-pixkanaka hobetzen joan zen:
Belako talde bizkaitarraren abeslariak pintxatzen zuen eta taldekideak dantzan egon ziren:
Kutxak betaurrekoak oparitzen zituen eta askok gau osoan eraman zituzte:
Ez dago Kutxa kulturrik jolasik gabe. Hori horrela da:
Eta ez dago musika jaialdirik solasaldirik gabe:
Ez dago komentariorik