Europako hiri garatu eta modernoetan -Berlin, Amsterdam edo Estocolmo- betiko tabernak aspaldi birmoldatu dira: edariak, dj-ak, musika eta kontzertuez gain, kultura eta aisialdiarekin zerikusia duten produktuak eskaintzen dituzte, diskak, erakusketak, zine zikloak eta tailerrak, hain zuzen ere. Bartzelonan eta Madrilen bertan aurpegi ezberdinak dituzten lokalak askotan ikusi ohi dira Borne eta Malasaña bezalako auzoetan eta gure buruari galdetu ohi diogu zer demontre ote diren. Tabernak? Dendak? Erakustokiak? Dena batean?
Donostian ireki berri duen Dabadaba (Mundaiz, 8) aretoak badu, ondorioz, ispilurik. Erabilera anitzeko espazioa da, taberna, kafetegia, pub eta 150-200 pertsonentzako kontzertu aretoa duena. Gaur gauean bi aste egingo ditu ateak ireki zituenetik eta Ayo Silver! zigiluaren eskutik “Aló Dabadaba” festibalaz gozatzeko aukera izango dugu asteburuan. Siesta, Pan Total eta Los Animalitos del Bosquek joko dute 22tik aurrera eta bihar larunbata egun potenteena izango da Estatu Batuetako La Luz taldearekin, Microcosmos eta Univers-ekin
Baina hasieran aipatu dugun bezala. leku xarmangarri honen jabeek, betidanik ezagutzen diren eta musika mundutik datozten bostpasehi lagun, ez dute erabilera musika areto konbentzionalera mugatu nahi. Álex López-Allenderekin eseri gara sofa eroso batean nondik aretoa -lehen Snooker jolas-tokia izan zena- bere osotasunean aztertu dezakegun: sartu eta berehala barra dago eskubialdean, jarraitu eta paretaren aurka eszenatokia, vintage estiloko altzairuak albo batean, futbolina, eta kanpoan terraza eder bat betirako bizitzeko gogoa ematen duen leku horietako bat (eguraldi ona egiten badu, noski. Gaur, zorionez, eguzkia zeruan dabil). “Ez dugu nahi hirian zulorik estali nahi“, azpimarratzen du Álex-ek galdera bota baino lehen. “Gauzak egin nahi ditugu, ez dugu nahi etxean egon denbora nola pasatzen den ikusten, beraz beharra genuen eta hau da bilatu dugun irteera moduko bat. Guretzako aukera ona da: alokatzen zenean ikusi genuenean gaztaroan askotan bisitatu dugun lekuaz maiteminduta ginen eta horrela… zentzua badu”.
“Dabadabaren kontzeptua badakit berezia dela, arraroa: egunez eta gauez egongo da irekita. Baina beste lekuetan normala da. Eta Stephen Pastel musikari eskoziarraren Monorail musika denda jartzen du adibide gisa. “Glasgow-era bidaiatu dudanean horrelako zerbaitekin topatu naiz: diska denda, erakustokia, jatetxea, kontzertuak… eta ez da ezer pasatzen!”. Eseri aurretik Alexek duda batzuk azaldu ditu: zer nahiago duzue, zumoak ala batidoak? Ez dira ados jarri. Sebastián Salaberry bazkidea inguran dabil altzairuak leku batetik bestera mugitzen eta proiektorearen inguruko kable batzuk ikusi ditu. Sumatzen da hasten ari direla eta Dabadaren nortasuna osatzen ari dela.
Momentuz, etxean egindako The Cookie pastel eta gaileta goxoak arraskata handia dute. Eta ofizina mordo zein gaztelera erakusten duten Lacunza eskolaren ondoan egoteak ezusteko bezeroak ari die eskaintzen. “Badago alemana erakusten duen irakasle enrollatu bat. Lehenengo egunetik gustatu zaio lekua eta haren ikasleak hona ekarri ditu. Lacunzako amerikarrak ere etorri dira. Nazioarteko puntu politta hartu du lokalak”.
Dena dela, Dabadabaren abiapuntua musika da. Hori bai, ez dezagun ahaztu: ez dute mugarik. 50. hamarkadako r&b entzun ahal izango dugu eta baita NiMu kolektiboaren elektronika fina. Ayo Silver!-en kontzertu ugari eskainiko dira baina gainontzeko promotorak boloak bertan antolatu nahi badituzte… primeran. Barran hiru talde indie-ren kartelak begiztatu daitezke (The Jesus and Mary Chain, The Pastels eta Spaceman 3), eta argi dago horiek direla asko maitatzen dituzten taldeak. Baina mentalitatea oso irekia dutela azaldu nahi dute. “Alde batetik gustatzen zaizkigun estiloak daude eta bestetik gure ustetan kabida izan behar duten musikak. Gainera, 30 urte ditugu eta gustoak zabaltzen joan gara”, dio Alexek.
Ez dago komentariorik